Ekonomia orotan produktu eta zerbitzuen fluxu fisiko edo ekonomikoa dago, enpresa ekoizleetatik enpresa eta familia erosleetara, eta baita ere finantza-fluxu bat, dirua mugitzen duena, produktu eta zerbitzu horiek finantzatzeko behar den finantzazioa ematen duena, erosleek ordaintzen duten prezioaren bitartez lehen maila batean. Finantzarizazioa fluxu finantzarioak ekonomian duen pisua handitu edo ibilbidea luzatzea da, ekonomia erreala eta produktiboa gutxietsi eta baztertzeraino, finantza-maila gehigarriak ezarriz, azkenean kreditu-burbuilak sortuz eta espekulazioa sustatuz. Finantza merkatuen desregulazioak eta liberalizazioak bideratzen dute finantzarizazioa, era guztietako finantza trukeak baimenduz eta apalankamendua eta zor finantzario globala nabarmen gehituz.
Finean, ekonomia produktiboaren kaltetan irabaziak, finantza espekulazioan bilatzen dituen ekonomia eredua garatzeko prozesua da. Beste alde batetik, berrelikatzeko joera duen prozesua ere bada, arriskuak gutxitzeko etorkizun-kontratuak eta bestelako deribatuak sortuz, azkenean arriskuak gutxitu ordez, burbuila finantzarioak eta domino efektuak ekar ditzakeena krisi batean. Finantzarizazioa 1970eko hamarkadatik garatutako prozesua izan da, egun ere indarrean dagoena, eta krisi larriak eragin ditu, 2008an hasitako Atzerakada Handia kasu.
Ikus, gainera
Erreferentziak
 
Loturiko artikuluak
- 
Zorpetze masiboa- Zorpetze masiboa eragile ekonomiko ugarik, izan familiak, enpresak edo estatua bera, zorrak hartzen dituztenean gertatzen den fenomenoa, zenbateko handiarekin gainera. Zorpetze global itzel horrek kaudimengabezia-arrisku orokorra dakar zailtasun… 
 
- 
Adreiluaren booma- Adreiluaren booma eraikuntza sektorean gertatzen diren hazkunde handiko garaiak izendatzeko erabili ohi den esamolde metaforikoa da. Garai horietan, etxebizitza eta eraikin berrien (eta ondorioz, baita ere adreiluen) eskari… 
 
-