Ondare funts subiranoak jabea estatu bat duten inbertsio-funtsak dira, bertako aurrezki eta superabit publikoekin elikatuak. Bereziki, herrialde emergenteetan eta lehengai estrategikoak izateagatik (petrolioa, ...) sarrera publiko handiak dituzten…

Finantzaketa edo finantzazio funts edo iturri espontaneoak enpresak bere jardueran eskatu eta negoziatu gabe eskuratu ditzakeen kanpoko funtsen multzoa da, hala nola ordaintzeke dauden soldatak (hilaren bukaeran, orokorrean, nahiz eta langileak horiek jasotzeko lana ja egin duen) eta hornitzaileei ordaindu gabeko fakturak. Kosturik gabeko finantzaketa izaten da, baina adibidez hornitzaileen kasuan izan dezake aukera-kostu bat, fakturak epemuga baino lehenago ordaintzeagatik jasotzen diren deskontuen zenbatekoa alegia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.