Enpresa bat finantza-orekan dagoela esaten da, egindako inbertsioak behar bezala finantzatu direnean epe laburrera nahiz luzera. Enpresak epe luzeko baliabideak beharko du bere aktibo ez korrontea eta bere…

Finantza txiringitoak legeztatu gabeko (oso osorik edo partzialki) finantza erakundeak dira, gehienetan inbertsio-sozietateak, inbertitzaile partikularrei merkatuan normalak diren baino askoz ere irabazi eta interes handiagoak eskaintzen dituztenak, baino bermerik gabe dihardutenak, arrisku handiko inbertsio espekulatzaileetan, Ponzi sistemetan edo besterik gabe iruzurrez jokatuz. Maiz, finantza txiringitoak gauetik goizera desagertzen dira, haiek jasotako dirutzarekin batera, jende xume eta zintzoaren aurrezkiak janda eta familiak azken beltzera eramanda, gizarte osoaren txundidurarekin, ikusita nola jokatu duten erakunde horiek administrazio publikoen kontroletik kanpo eta batzuetan horien onespenez. Finantza txiringitoen aurkako borrokak bi ardatz nagusi izan beharko lituzke: herritarrak finantzetan hezitzea eta erakunde horien kontrolerako tresna normatibo eta tekniko zorrotzak ezartzea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, chiringuitos financieros.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.