Finantza dibertsifikazioa


KategoriakEnpresa

Agian enpresako dibertsifikazioa bilatzen ari zinen.

Finantza dibertsifikazioa edo kartera edo zorro baten dibertsifikazioa (dibertsifikatzea eta askotarikotzea ere deitua) pertsona edo enpresa baten finantza aktiboetan ezaugarri aski ezberdinak dituzten tituluen kartera edo zorroa osatzea da, errentagarritasunean gorabehera handiak (errentagarritasun handiak eta txikiak edo negatiboak) dituzten aktiboak errentagarritasun txikiagoa baina aldi berean arrisku txikiagoa duten aktiboekin bilduz. Dibertsifikazioaren helburua errentagarritasuna maximotzea da, baina arriskua mugatuz. Dibertsifikazioa aurrera eramateko estrategia bat errentagarritasunari buruz alderantziz loturik dauden aktiboak biltzea da, batak irabazi txikiagoak edo galerak dituenean, emaitza txar horiek une horretan irabazi handiak ematen dituen aktiboarekin konpentsatuz. Metafora erabiliz, arrautza guztiak saski bakar batean jartzen direnean, saskia erorita arrautza guztiak galtzeko arrisku handia dago; dibertsifikazioaren bitartez, arrautzak saski ezberdinetan jartzen ditugu, saski bat erortzen denerako galerak mugatuak izan daitezen.

Ikus, gainera

220 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.