Feminizazioa gertatzen dela esaten da lanbide edo egoera batean emakumeak gizonak baino ugariagoak direnean. Zehatzago, feminizazio-indizea ere definitzen da: egoera bati buruz, egoera horretan dauden emakumeen zati egoera horretan dauden gizonezkoen kopurua da; feminizazioa dagoela esaten da indizea 1 baino handiagoa denean, eta zenbat eta nabarmenagoa 1etik zenbate eta urrunagoa izan. Lanbideei buruz, feminizazioa ohikoa da erizaintzan, lehen mailako irakaskuntzan (andereñoaren estereotipoa sortzea ekarri duena), garbitzaileen artean, etxeko langileen artean, agureen zaintzan, hegazkinetako laguntzaileen artean, eta berrikiago kazetarien artean; halaber, pobreziaren eta prekarietatearen feminizazioak ere jaso dira. Aurkako fenomenoa maskulinizazioa da. Feminizazioa pobrezian ere gertatzen da, emakumeak pobrezian ugariagoak eta esklusio egoera larriagoan daudelako.
Loturiko artikuluak
PauperizazioaPauperizazioa herritarrek eta familiek, indibidualki nahiz kolektiboki, jasaten duten pobretze-prozesua da. Egoera sozioekonomikoaren aldaketa kuantitatiboa da, erosketa-ahalmenaren eta orokorrean bizitza-mailaren gainbehera dakarrena, indibidualki bizitako gertakarien ondorioz (lanpostu galera edo…
Lanaren feminizazioaLanaren feminizazioa lanbide batean emakumeak nagusitzen direnean gertatzen da, gehienetan prekarizazio eta soldata arraila nabarmenekin, gizonezkoen antzeko lanbideen aldean. Adibide moduan, erizainak daude, gehienak emakumeak, tradizionalki mediku gehienak,…
Lan-prekaritatea, lan-prekarizazioa eta prekariatuaLan-prekaritatea (okerra da prekarietate forma) lanpostu ez egonkorrak (ikus, aldi baterako enplegua, sasoikako langileak), soldata murritzak, lan-eskubideen urraketa, eta lan ordutegi eta egutegien gehiegizko malgutasuna dituen enpleguaren egoera…