Feminismoaren olatuak feminismoaren historian bereizi ohi diren hiru aldi luzeak dira. Feminismoaren lehen olatua XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran garatu zen eta bereziki emakumeentzako eskubide legal berdinak erreibindikazioan mamitu zen, bereziki emakumeen sufragioa aldarrikatzean. Feminismoaren bigarren olatua 1960ko hamarkadan abiarazi zen eta patriarkatuaren aurkako diskurtsoa izan zen bere osagai nagusia, emakumeek gizarte patriarkaletan gizartean, familian, ugalketan eta sexualitatean zuten rola gaitzetsiz, hala nola abortorako eskubidea aldarrikatuz, eta emakumeen eredu estetikoa eta lanbide rolak salatuz; gainera, bigarren olatua 1960ko eta 1970ko hamarkadetan puntu gorena izan zuen ezker berriaren inguruan mamitu zela esan behar da, kapitalismoaren aurkako diskurtsoa bereganatuz, eta emakumeak ere gizarte-klasetzat hartuz. Feminismoaren hirugarren olatua 1990eko hamarkadan sortu zen eta aurreko olatuetako emakumeei buruzko esentzialismoa, feminitatearen definizio orokor eta bakarraren ikuspuntua alegia, baztertu eta emakumeen identitate aniztasuna aldarrikatu du, arrazaz, etniaz , klasez, erlijioz eta sexualitatez, heteronormatibitatearen aurka; ildo horretatik, queer teoria, ekofeminismoa, ziberfeminismoa, teoria postkoloniala eta arrazismoaren aurkako jarrera gogorra bildu dira feminismoaren azken olatu honetara.
Ikus, gainera
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Feminismoaren olatuak";
Gizapedian, 25 azaroa, 2017,
/feminismoaren-olatuak/.
Loturiko artikuluak
Ahizpatasuna (sororitatea)Ahizpatasuna edo sororitatea (ingelesez, sorority, sisterhood; frantsesez, sororité; gaztelaniaz, sororidad; latinezko soror hitzetik, euskaraz "ahizpa") 1970eko hamarkadatik feminismoaren baitan emakumeen aldeko elkartasun-teoriak eta praktikak izendatzeko erabili den terminoa…
ZiberfeminismoaZiberfeminismoa Internet genero-borrokarako gune gisa bultzatzen duen mugimendua da, feminismoaren baitan, bereziki Internet parte hartze horizontalerako eskaintzen dituen aukerak profitatuz. 1990 hamarkadan sortu zen, zehatzago Australiako VNS Matrix…
EkofeminismoaEkofeminismoa emakumeen eta naturaren dominazioa erabat loturik daudela baieztatu eta naturaren eta emakumearen baterako askapena aldarrikatzen duena. Horrela, ekologiaren eta feminismoaren erreibindikazioak uztartuz eta lotuz, borroka bakar, komun…