Eztarri sakona


KategoriakPsikologia

Eztarri sakona zakila ahoan eztarriraino sartzea da, eztarrirainoko felazioa alegia. Zalantzazkoa da eztarri sakonaren praktikak plazera gehitzen duen felazio arrunt baten aldean: zakila eztarriraino sartzeak zakil osoa ahoan sartu eta ondorioz plazera gehitzea ekar dezakeen arren, beste alde batetik mingainaren mugimendua eragozten du.

Esaldiaren jatorria 1972ko Deep Throat filma ("Eztarri Sakona") da, non emakume batek orgasmoak sentitzen ditu zakila eztarriraino sartzen duenean.

Ondorengo edukia bigarren adiera bati buruzkoa da, soziologiarekin lotua.

Beste alde batetik, Eztarri Sakona 1970eko hamarkadan Estatu Batuetako politikan  izandako Watergate eskandalua plazaratu zuen informazio emaile ezkutuaren izen gakoa izan zen. Hedaduraz, eztarri sakona polizia edo kazetari bati ezkutuko informazioa ematen dion iturri anonimoa izendatzeko erabiltzen den esamoldea ere bada.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Deep Throat; gaztelaniaz, garganta profunda.

229 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.