Estatu konfesionala erlijio jakin bati lotzen zaion estatua da, erlijio hori ofizialtzat hartzen duena, bizitza sozial eta politikoko arlo guztiak eraginez. Estatu konfesionaletan, erlijio ofizialeko elizak edo hierarkiak…

Herrialde bati buruz, federazioa printzipioz subiranoak diren erregio edo nazio multzo batek osatzen duten estatu zentrala da. Antolakuntza politiko horretan, estatu zentralak gai komun batzuk baino ez ditu kudeatzen, hala nola kanpo harremanak eta defentsa, eta autonomia zabala ematen die federazioa osatzen duten entitate politikoei, ahalik eta deszentralizazio handienarekin. Orokorrean, federazioa osatzen duten entitate horiek aske dira, hala erabakiz gero, federazioa uzteko. Estatu federalak dira, adibidez, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alemania eta Australia. Federazioa antolakuntza politiko gisa baieztatu eta aldezten duen joera politikoari federalismo deritzo.
Estatu eremutik kanpo, federazioa erakunde autonomo batzuk bateratu egiten dituen elkartea ere bada, gai eta helburu komunak lantzeko. Horrela, adibidez, kirol federazioak herri mailako herri elkarteen batasunaz eratzen dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.