Fedea


KategoriakErlijioa

Fedea (latinezko fidere aditzetik, "fio izan") zerbait egia dela edo gertatuko dela sinestea da, horren aurkako zantzu, ebidentzia edo frogak edukita ere. Erlijioari buruz baliatzen den kontzeptua da, fedea zaion hori naturaz gaindiko norbaiten edo zerbaiten esku hartze edo laguntzaren bitartez gertatuko dela sinetsi hoi denez, dela Jainkoaren dela beste entitate jainkotiar baten bitartez. Hedaduraz, fedea (edo baita ere, kredoa) erlijio baten baitako sinesmen guztien multzoa ere bada.

Fedeari buruzko jarrera zenbait daude. Credo quia absurdum eta credo quia impossibile aforismoek ukatu egiten dute arrazoia egiara heltzeko irizpide bakar gisa; Agustin Hiponakoak adierazitako credo ut intelligentiam ("ulertzeko sinesten dut") esaldiak, berriz, arrazoira heltzeko aurrekari gisa ezartzen du fedea. Beste alde batetik, fedea jarrera etiko moduan ere aztertu da; William James (1842-1910) filosofoak hirui baldintza ezarri zituen fedea jarrera etiko gisa onartzeko: aukera jatorra izan behar da (adierazgarria eta beharrezkoa norberarenb bizitzan), adimenez edo arrazoiz ebatzi ezinezkoa, eta zorionera heltzeko bide bat izan daiteke. 1

Erreferentziak

1.
Inannone AP. Faith. In: Dictionary of World Philosophy. ; 2001:214-215.
261 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.