Erreforma politikoak sistema politiko batean egiten diren aldaketa instituzionalak eta juridikoak dira, sistema politikoa irauli edo goitik behera aldatu gabe, egoera sozial eta ekonomikoa hobetu eta aldaketa sakonagoak,…
Faxismoa estatua balio moral eta politiko guztien gainetik ideia absolutu gisa hartzen duen ideologia politiko totalitarioa da, nazioaren, aberriaren eta arrazaren gorespenaren inguruan ardazten dena. Demokraziaren, liberalismoaren, askatasun indibidualen eta arrazionalismo politikoaren aurkakoa, aniztasun politiko, sozial eta kulturala estatuaren ideia absolutuarekin talka egiten baitu, autokrazia, ultranazionalismoa, militarismoa, belizismoa, liderraren nortasunaren gurtza, antikomunismoa eta antisozialismoa (klase sozialen kontzeptuaren guztiz aurkakoa baita, ideia horrek herria zatitu egiten baitu) eta disidentziaren aurkako errepresioa eta indarkeria dira faxismoaren beste ezaugarri batzuk. Espektro politikoan, eskuin muturrean kokatzen da, eskuin kontserbadorearen beraren aurkakoa. Bere adiera konkretuan, faxismoa XX. mendean garatu eta gauzatu zen ideologia eta erregimen politikoa izan zen, Italian 1922-1943 bitartean, Benito Mussoliniren gidaritzapean, baina beste erregimen eta ideologia politika batzuk, hala nola nazismoa, frankismoa eta beste diktadura eta autokrazia batzuek ideologia horretan oinarritu dira.
Beste hizkuintzetan: ingelesez, fascism; gaztelaniaz, fascismo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.