Mormoiak XIX. mendean Joseph Smith lider karismatikoari jarraiki sortutako elizen jarraitzaileak, egun gehienak Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza izeneko konfesioan bildtzen direnak. Biblia Jainkoaren Hitz gisa onartzen…
Fariseuak edo fariseoak talde erlijioso judua zen. Talde nabarmena zen judaismoaren baitan, saduzeuekin batera Sanedrina izeneko biltzar edo kontseilu erlijiosoa kontrolatzen baitzuten. Taldearen sorrera K.a. V. mendean kokatzen da. Jerusalemgo erorketaren ondoren, K.o. 70 urtean, fariseoek talde nagusia bilakatu ziren, eta egungo judaismo korronte nagusiaren iturburua osatzen dutela esan daiteke. Fariseuei buruzko erreferentziak Itun Berritik eta Flavio Josefo historialariaren eskutik, bera ere fariseu, datozkigu. Tora lege mosaikoa zentzu hertsian eta zorrotz jarraitu ordez, egoeraren arabera interpretatzen zuten, eta ahozko tradizio judua ere aintzat hartzen zuten errebelazio iturri gisa. Herri xehean ospe handia izan zuten. Itun Berriko aipamenen artabera, Jesus Nazaretekoak harreman gatazkatsua izan zuen fariseuekin: dotrina juduaran inguruan deadostasunak izan zituzten, Jesus hiltzeko konplotean parte hartzen dute eta Joan Bataiatzaileak "sugekumeok" deitzen die.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Pharisees; gazteleraz, fariseos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.