Familia-plangintza nahi gabeko haurdunaldiak ekidin, bilatutako haurdunaldiak erraztu eta haurrak noiz izatea erabaki eta bideratzen duten neurrien multzoa da, indibidualki nahiz familiaren baitan erabateko askatasunez hartutakoak, behar denean gizarte laguntzarako erakundeek sustatu eta bultzaturik. Maiz kontrazepzio edo antisorkuntzarekin lotu da, baina bestelako erabaki eta ekintzak ere hartzen ditu, hala nola sexu abstinentziari buruzko erabakiak, haurren arteko denboraren aurreikuspena, haurra zaintzeko baliabideen eskaintza, hala nola haurra etxean zaintzeko, haur-eskolak eta osasuna. Beraz, familia-plangintzaren helburua haurrak izan ez izan erabakitzeaz gainera, haurra izatea erabakitzen duten emakume eta familiek haurra ongizatez hezteko, osasun-, hezkuntza- eta behar emozionalak beteaz, behar diren baliabideak, erabakiak eta ekintzak zehaztea da, gizartean horretarako behar diren baliabideak eskainiz.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, family planning; gaztelaniaz, planificación familiar.
Loturiko artikuluak
Familia berrelkartzeaFamilia berrelkartzea immigranteek lan egiten duten herrialdean jatorriko herrialdeko bere familiarekin elkartu eta bizitzeko eskubidea da, horretarako senitartekoak harrera-herrialdera joan eta bertan bizitzeko dauden lege-oztopoak arinduz edo ezabatuz.…
Jaiotza-kontrolaJaiotza-kontrola giza ugalketa mugatu eta eragozteko hartzen diren neurrien multzoa da, bereziki estatuko instituzioen hartutako erabaki eta ekintzen bitartez garatutakoa. Maila indibidualean gertatzen denean, familia plagintza izena hobesten…
Antisorkuntza eta antisorgailuakAntisorkuntza sexu harremanetan ernalketa eta haurdunaldia eragotzi egiten duten metodo eta gailuen garapen, plangintza, hornikuntza eta erabilera da, maila pertsonalean nahiz osasun publikoaren aldetik, familia plangintzaren eta jaiotza…