Falaziak


KategoriakFilosofia

Falazia (latinezko fallare aditzetik, "engainatu") argudio edo arrazonamendu baliogabe eta okerra da. Berezi behar dira falazia eta faltsutasuna: proposizio faltsuak egiarekin edo errealitatearekin bat ez datozenak dira, baina falazia premisetatik ondorioetarako bidea zuzena ez denean sortzen da; izan ere, izan daitezke falaziak egiazko konklusioa ematen dutenak. Ildo horretatik paralogismoak eta sofismak bereizten dira falazien barruan: paralogismoan ez dago engainatzeko edo egiazkoa ez den zerbait frogatzeko asmorik; sofismaren helburua berriz, engainatzea da. Dena den, adiera arruntean falazia eta sofisma sinonimotzat hartzen dira maiz.

Falaziak formalak nahiz informalak izan daitezke. Falazia formaletan errore bat dago silogismo edo arrazonamendu logikoan; falazia informaletan, berriz, errorea silogismoan baino premisen anbiguotasunean  datza, hizkuntza arruntetik hizkuntza formalera igarotzerakoan.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Mackie JL. Fallacies. In: Encyclopedia of Philosophy. ; 1967:537-550.
239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.