Factoring-a, faktorina edo faktorajea (mailegua ingelesetik) enpresa baten bezeroen fakturak kobratzearen kudeaketa beste enpresa bati, faktoreari alegia, lagatzea da. Efektu-deskontuaren antzekoa da, baina efektu-deskontua ezin zaio faktura bati egin, merkataritza-efektu bati (letrei, alegia) baizik. Gainera, efektu-deskontua zenbateko osoa deskontatu behar da, factoring-ean fakturaren zati bat baino ez aurreratzea eskatu daitekeen bitartean. Horren trukean, lagatzaileak faktura horien zenbatekoaren aurrerapen bat jasoko du. Fakturak kobratuta, faktoreak aurreratutako zenbatekoa berreskuratuko du lagatzailearen eskutik, interesak eta bestelako gastuekin batera. Dena den, badira lagatzaileari fakturen dirua aurreratzen ez zaion factoring-modalitateak, non lagatzaileak faktoreak kobratu eta gero soilik kobratzen duen.
Berezitasunak
Factoring-enpresek arretaz aztertzen dute faktura horietako bezeroen kaudimena, lagatzailaren fakturak kobratzearen kudeaketa onartu aurretik. Zuhurtasun horren ondorioz, factoring-a enpresa handien esku soilik izaten den finantza-baliabidea da.
Lagatzaileak bezero guztien edo haietako batzuren fakturekin adostu dezake factoring-a egitea. Bestalde, factoring-kontratuek esklusibotasun-klausulak izaten dituzte, zeintzuen arabera ezin den kobratzearen kudeaketa beste faktore batekin adostu. Aldi berean, ohikoena kontratuan bezero baten faktura guztiak sartzea da.
Modalitateak
Ez ordaintzearen arriskuaren arabera,
- bermatutako factoring-a: fakturak ez kobratzearen arriskua saihesteko, faktoreak bermea eskatzen dio lagatzaileari ;
- bermerik gabeko factoring-a: bezeroak ordaintzen ez duen arren, lagatzaileak fakturaren zenbatekoa jasotzen ditu, baina factoring-gastu arruntez gainera, ez kobratzearen asegurua ere ordainduko du.
Fakturen zenbatekoa lagatzaileari ordaintzeko unearen arabera,
- credit-cash factoring: faktoreak lagatzaileari fakturen zenbatekoa aurreratu edo finantzatzen dio;
- pay-as-paid factoring, bezeroak faktoreari ordaindutakoan jasotzen du lagatzaileak fakturen zenbatekoa; kasu honetan ez dago, beraz, finantzaziorik;
- FMP edo fixed maturity period factoring, faktoreak fakturan ezarritako edo aurrez adostutako ordainketa-datan ordaintzen du.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat sektore desberdinetan diharduten enpresa anitzetako akzioen portzentaje handiak eskuratzen dituzten enpresa-talde finantzarioak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera. Enpresa-kontzentrazio mota…
EskalabilitateaEskalabilitatea handitu edo zabaltzean bere propietateak atxiki eta modu berean diharduen sistemaren propietatea da. Adibidez, enpresaren hazkuntza prozesuan zehar, antolakuntza aldatzeko beharra ikusten ez bada, enpresako antolakuntza eskalablea…
Estrategiak (enpresa)Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa.…