Fabrika-sistema (ingelesez, factory system) Industria iraultzaren hasieran etxeko sistema edo sistema domestikoa ordezteko garatu zen ekoizpen-sistema izan zen, langile nekazariak bere kontura edo merkatari kapitalista batek jarritako bitartekoekin etxean ekoitzi ordez, ekoizpena toki bakar batean zentralizatzen zuena, hiriko fabrikan edo lantegian alegia, nora langileak joan behar ziren lan egitera. Fabrika-sistemaren garapena garai hartan asmatu eta garatu ziren lurrun-makinen teknologiarekin loturik dago: makinak lantegi batean kokatu behar ziren tamaina eta konplexutasunagatik, eta langileak fabrika haietara mugitu behar ziren derrigorrez (ikus, makinismoa). Fabrika horietan garatutako teknologiak lanaren zatiketa eta piezen estandarizazioa ere ekarri zituen, produktibitatea izugarri handituz. Fabrika horien garapenak kapitalismoa industriara zabaldu zuen guztiz, lantegi eta makinen jabeak, kapitalistak alegia, eta langileak erabat bereiziz, eta beraien artean erlazio dialektikoa eratuz, kapitalistek etekina handiena bilatzen zutenez langileen lanaren bizkar.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sistema fabril.
 
Loturiko artikuluak
- 
Sistema hidrikoa- Sistema hidrikoa, elkarrekin harremanetan dauden ur baliabide eta erabileren multzoa da, modu dinamikoan lotzen direnak, denboran zehar ziklikoki edo modu errepikakorrean gertatzen diren transferentzia-prozesuen bitartez. Era horretan, baliabide… 
 
- 
Sistema jurídico- En derecho, el sistema jurídico es el conjunto de normas jurídicas vigentes en un país o región, comprendiendo el ordenamiento jurídico junto con las instituciones y procedimientos que… 
 
- 
Sistema domestikoa (etxeko lan sistema)- Etxeko lan sistema, etxeko ekoizpen-sistema, sistema domestikoa (ingelesez, domestic system), Kauffsystem ere deitua,  bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan bereziki Mendebaldeko Europan garatutako ekoizpen-sistema protoindustriala izan zen, non familiek,…