Ekonomian, etekina lan, jarduera edo inbertsio batek ematen duen mozkin edo irabazia da. Errentagarritasuna ere deitzen zaio, etekina inbertitutako zenbatekoaren portzentaje gisa adierazten denean. Tributazioan, kapitalaren etekinak, lanaren etekinak eta jarduera ekonomikoen etekinak bereizten dira, bakoitza fiskalitate bereziarekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, return; gaztelaniaz, rendimiento.
Loturiko artikuluak
Ekonomia emergenteakEkonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
FiskalitateaFiskalitatea zergen inguruko politika ekonomikoa da: alde batetik, estatuaren finantzazioari buruzko politika da, bereziki zergei buruzko arauak eta prozedurak zehaztuz; bestetik, fiskalitatearen helburua errentaren birbanaketa ere bada, zerbitzu publikoen…