Politika, geopolitikan eta diplomazian, distentsioa gatazka batean gertatzen den barealdi edo etana, negoziazio eta konponketarako bidea zabalduz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, détente; gaztelaniaz, distensión.

Ezkutuko diplomazia edo diplomazia sekretua estatuen arteko hitzarmenak eta itunak iritzi publikoari eta beste estatuei jakinarazten ez zaizkien diplomazia- edo estatuen arteko harreman-modua da. Diplomazia molde horretan garatutako nazioarteko harremanek botere-jokoetan eta estatuen arteko transakzioetan oinarritzen dira eta gardentasunaren eta demokraziaren guztiz aurkakoak dira. Estatu Batuetan, diplomazia sekretuaren desagerpena Woodrow Wilson presidente estatubatuarrak 1918an proposatutako Hamalau Puntuetako bat izan zen, gerrari amaiera emateko eta bake iraunkorrerako oinarriak ezartzeko helburuarekin.
Itzulpenak: gaztelaniaz, democracia secreta.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.