Ezker politikoa edo, besterik gabe, ezkerra, gizakiaren berdintasuna balio lehen eta gorentzat duten alderdi eta sektore politikoen multzoa da, espektro politikoan eskuin politikoari kontrajarrita. Horren jarraitzaileak ezkertiarrak direla esaten da. Berdintasuna oinarri eta idealtzat harturik, ezker politikoa eliteen, hierarkien, eta agintaritzaren aurka dago, eta herri borondatearen eta gizarte aldaketaren alde, eskuin politikoak orden soziala, tradizioa eta agintaritza defendatzen dituen bitartean, baina berdintasunaren aldean askatasuna lehenetsiz. Aipatu izan da ezker politikoak askatasuna bilatzen duela berdintasunetik abiaturik, eskuinak berdintasuna bilatzen duelarik askatasuna idealtzat harturik. Beste diferentzia bat bien artean estatuaren zereginarekin loturik dago: ezkerrarentzat, estatua gizarte aldaketarako tresna izan behar da eta zeregin horretan gizabanakoen bizitza gidatu behar du; eskuinarentzat, berriz, estatuak ahalik eta zeregin txikienak hartu behar ditu gizartean, eta gizabanakoaren askatasuna bermatzera mugatu behar da.
Ezker politikoa definitzen duten ildo horietan, hainbat ideologia politiko garatu dira: sozialdemokrazia, sozialismoa, komunismoa eta anarkismoa.
Historikoki, ezker terminoaren erabilera sektore horiek izendatzeko, Frantziako Iraultzako garaitik dator, garai hartako Asanblea Nazional Konstituziogilean, jakobinoak, monarkiaren guztiz aurkakoak eta herri xehea ordekatzen zutenak asanblearen ezkerraldean kokatu zirenean, eta girondinoak, goi mailako burgesia ordezkatzen zutenak eta monarkia aldezten zutenak, eskuinaldean. Gerora, bi sektore horiek kokapen horiek atxiki zituzten parlamentuan eta hortik beste parlamentuetara zabaldu zen tradizioa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, izquierda política.
Loturiko artikuluak
Desafekzio politikoaDesafekzio politikoa herritarrek politikari eta instituzio politikoekin sentitzen duten atxikimendu eta konfiantza eza da, herritar horiek partehartze politikotik urrundu eta politikarien aurkako arbuioa eta erasokortasuna dakarrena. Desafekzio politikoaren…
Botere politikoaBotere politikoa herritarren komunitate bateko afera publikoei buruz erabakiak hartu eta haiek gauzatzeko ekintzak garatzeko boterea da; labur esanda, gobernatzeko ahalmena, horretarako legitimitate politikoa eta beharrezko baliabideak eskuratuta…
Espektro politikoaEspektro politikoa alderdi edo aukera politiko desberdinak dituzten kokapenen multzoa da, ideologia politikoaren aspektu batzuk batera biltzen dituena. Espektro politikoaren ardatz ohikoena ezker politikotik eskuin politikora doa, tartean…