Ezarritako ordena edo gizarte ordena (ordena sozial) menderatzaile edo nagusia gizabanakoak eta gizarteak guztiz bildu eta bereganatu egiten dituen sistema instituzional eta ideologiko hegemonikoa da, kultura nagusiak, moralak, ordenamendu juridikoak, eta instituzio politikoek osatua eta aldi berean haiek iraunarazten dituena, boteretik kontrol sozial subliminala garatuz eta ordena kolokan jar dezaketen disidentzia sisteman integratuz, nolabait etxekotuz, eta beharrezkoa bada baztertuz edo erreprimituz (ikus, gainera, subertsioa eta antisistema).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, orden establecido, orden sozial dominante.
Loturiko artikuluak
Antisistema (definizioa)Antisistema ezarritako ordenaren, estatuaren boterearen eta instituzioen aurka, sistema politiko instituzionalaren aurka alegia, eta erabateko haustura politikoaren alde dauden eta aktibismo politiko suntsitzailea aurrera daramaten pertsona eta taldeari…
KonformismoaSoziologia politikoan, konformismoa subjektu edo gizatalde batek bere iritziak eta sinesmenak beste talde edo instituzio batetik jasotako arau, printzipio edo iritzietara aldatzea da, bereziki instituzio edo talde hegemonikoa…
Hegemonia eta hegemonikoaHegemonia Antonio Gramsci italiar komunistak (1891-1937) garatu zuen kontzeptua da, herrialde batzuetan XX. mendean zehar langileek burgesiaren planteamenduei men egin eta komunismoari nola bizkarra ematen zioten azaltzeko. Definizioari…