Iritsi ez den mailara iritsi dela uste duen pertsona gaitzesteko atsotitza.
Ez-lekuak edo ez-tokiak, baita ere ezlekuak edo eztokiak, Marc Augé 1992 urtean asmatutako terminoa da, espazio geografikoan identitaterik, historiarik eta gizarte-loturarik gabeko lekuak izendatzeko (ikus, desterritorializazioa). Augéren arabera, ez-lekuak leku antropologikoen ukapena dira, espazioaren esanahi sinbolikorik ez dutenak eta haietan diharduten pertsonak alienazio egoeran jartzen dituztenak. Ezaugarri zehatzen terminoetan, ez-lekuetan ez da inor bizi, inor ez da hiltzen, eta besterik gabe igarobide edo ekoizpen ekonomiko kapitalistarako lekuak dira, hala nola industrialdeak, garraiobide-lotuneak, parke tematikoak eta leku turistiko masiboak.
Beste hizkuntzetan: frantsesez, non lieux.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.