Hizkuntza jasoa edo hizkuntza kultua hizkuntza modu zuzen eta aberats batean, gramatika nahiz lexiko aldetik, darabilen hizkuntza erregistro edo modalitatea da, bereziki arlo akademikoan, argitalpenetean eta administrazioan erabiltzen…
Euskañola (euskara eta español hitzak lotu eta bateratuz) euskara eta gaztelania nahastuz edota euskaraz erdarakadak erruz sartuz sortzen den hizkera da. XX. mendearen azken hamarkadetatik sortu eta zabaldutako hizkera da, bereziki gazteen artean, Hego Euskal Herrian sortutako diglosiaren ondorioz, euskara eskolako hizkuntza edo hizkuntza kultutzat hartzen denean, eta gaztelania, familiako eta aisialdiko hizkuntza izanik. Bien arteko nahasketaz sortutako hizkuntza, eta egoera eta testuinguru informaletan erabiltzen da, bereziki lagunartean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.