Euskalki literarioak historian zehar idatzizko literatura eman duten euskalkiak dira. Luis Luziano Bonaparte eta Arturo Campion izan ziren XIX. mendean euskalki literario horiek aztertu zituztenak:
- lapurtera klasikoa, XVII. mendean gailendu zena, bereziki Sarako eskolari esker garatua literatura erlijiosoaren inguruan, Axularren Gero lana izanik erreferentzia nagusi bat.
- zuberera, Joan Tartas eta Arnaud Oihenart izanik erreferentziak.
- gipuzkera, Manuel Larramendi bere euskal gramatika eta hiztegiarekin iozanik ordezkari nagusia;
- bizkaiera, Joan Antonio Mogel eta Pedro Antonio Añibarro, XVIII. mendean eta XIX. mendearen hasieran izanik idazlerik nagusienak.
Loturiko artikuluak
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…