Etxetik Ameriketara, Enara Garmendia: laburpena


KategoriakLiburuak

Etxetik Ameriketara Enara Garmendiak 2021ean plazaratutako liburua, gaztetxoei zuzendua.

Laburpena

1: Maia

Maia neska nerabea da, Gorka anairekin eta gurasoekin bizi dena. Abuztua da. Egun berezia da gaur, Ameriketarako bidaia egin behar dute. Gozieko 6tan esnatzen du amak. Gela txukun utzi behar du, hilabete batzuetarako doaz eta. Dutxatu, arropa arina jantzi bidaiarako, eta gosari azkarra egiten du. Beste janari guztia izebari eman edo bota egin dute. Goizeko 10ak. Izebak laguntze die aireportura. Despedida hunkigarria. Maia eta Gorka urduri daude. Aireportuko kontrolak. Gorka etengabe galderak egiten (joango al gara McDonalds handi batera?...). Gurasoak lasaiago: urteak dira Ameriketara joan nahi zutela, baina orain, semealabak koskortuta, dute aukera, ama ingeniaria izanda han Ameriketan enpresak duen fabrika batean egonaldia egiteko baimena eman diote. Aitak espainiera-irakasle postua aurkitu du. Wisconsin-era doaz.

2: Gorka

Hegazkin barruan dago familia osoa: Maia, Gorka eta gurasoak. Gorkak zirraraz bizi du hegazkina aireratzen esperientzia. Gurasoek iritsi bezain laster izango dituzten egun zailei buruz hizketan hasten dira, amak beti bezala dena prest utzi duen arren. Gorkak zapatak kendu eta oinak Maiaren gainean jartzen ditu, zirikatzeko edo. Borrokan edo hasten dira, Maiak hegazkinetik behera botako duela esaten. Gorkak tableta erabil dezakeen galdetzen du, baietz dio aitak, eta filma ikusten hasten da.

3: Maia

Hegazkina Madrilera iritsi eta han bi orduz zai egon ondoren, Chicagorako hegazkina hartzen dute.

LANEAN (12 ORRIALDE 133TIK EGINAK)

311 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.