Etxetik ospa, Irati Bediaga: laburpena


KategoriakLiburuak

Etxetik ospa Irati Bediaga idazleak 2021 urtean plazaratutako eleberri laburra da, gaztetxoei zuzenduta. Protagonista Nahia da, 14 urteko neska, amarekin dituen borrokekin nazkaturik, etxetik sopa egiten duena, ezagutzen ez duen aita bilatu asmoz. Eleberria lehenengo pertsonan dago kontaturik, Nahiaren ahotik.

Laburpena

I kapitulua: Banoa eta kito

Nahia nazkaturik dago amarekin dituen haserrealdiekin, eta haietan beti ateratzen du aitaren gaia. Beti amarekin bizi izan da, aita ez du ezagutzen, eta amari aita ezagutzeko eskubidea duela aldarrikatzen du. Azkenekoan, amak esan dio aita herrian bertan bizi dela, eta aurpegiratu gainera, alaba, Nahia alegia, ezagutu eta berataz arduratzeko inongo asmorik ez duela inoiz izan. Nazkaturik, Nahiak maleta egin eta etxetik ospa egiten du, amaren erreguei kasu egin gabe. "Banoa eta kito" dio Nahiak, amak edozein agindu inposatzeko "eta kito" berarekin esaten duen bezala.

II. kapitulua: Sentitzeko ulertu behar ez denean

Kalera atera, eta estualdia sentitu du. Larunbata da eta estualdi hori gainetik kentzeko, larunbatero egiten duena egitea erabakitzen du. Piszinara joan. Baina orain ez derrigortuta, larunbatero bezala, baizik eta nahi duelako. Aldageletan Leirerekin topatzen da, harrituta berandu datorrelako, baina ez dio ezer garbirik kontatu. Uretan jolasten, gozatzen aritu da. Beste egunetan entrenatzaileak jartzen dion presiorik gabe. Inguruan bere adiskideak dabiltza, eta zirikatzen hasten dira, zertan ote dabilen. Entrenatzaileak amarekin hitz egingo duela aditu dutela esaten diote. Bost axola. Kalera doa eta kaleko musikari bat topatzen du. Euro bat eman eta irribarreak trukatzen dituzte. Alabari eskaintzen dio abesti bat, eta Nahia asaldatu egiten da. Aita ote da? Ez, gazteegia da, ama 50 urteren bueltan eta mutil horrek 30 baino ez ditu eta ez dauka Nahiaren antzik. Baino konplizitatea sentitzen du berarekin, musikariak alabarekin bezala, berak ere aitarekin elkartu nahiko luke. Bigarren euro bat eman eta alde egiten du.

III. kapitulua: Menpekotasunen infernua

Bizkarra eman eta eskua sumatzen du sorbaldan. Musikaria da, eskerrak ematen dizkio, diruagatik baina batez ere eskaini dion arretagatik, jendeak normalean eskale moduan etiketatu egiten baitu. Nahiak artistatzat hartu eta mutilak bezala sentitzen du, berak ere etxetik alde egin duen neska txatxu baino ez da agian, baino bere arrazoiak eta sentimenduak baditu azpian. Musikariak esaten dio berak ere 16 urterekin alde egin zuela etxetik, eta damu dela horregatik. Gurasoak oso erlijiosoak ziren, eta bera homosexuala izatea gaizki hartu zute, edo hobeto esanda ziur asko, beldurtu. Nahiak esaten dio bere ama ere beldurtu egiten dela aitaren gaia ateratzen duenean. Mutilak jarraitzen du: etxetik alde eta gaueko giroan hasi zen, berak ere agian homosexuala onartu ez, eta egunero emakume desberdin batekin oheratzen zelako. Eta 17 urterekin seme baten aita izan zela aitortzen dio, baina ez zuela haurraren ardura hartu. Nahia bere aitarekin pentsatzen du, akaso berdina gertatu zitzaiolako. Mutilak dio alkoholean murgildu zela, eta lagunak, bere semearen ama eta semea ere galdu zituela. Gurasoek eman zioten aukera itzultzeko, baina soilik alkohola uzteko edo uzten saiatzeko baldintzarekin. Eta ezetz esan zuen, sartuegia zegoen alkoholarekin. Orain hobeto dago, gizon lagun bat ezagutu zuelako, zulotik atera zuena, baina hark ere aske izan nahi eta utzi egin zuen. Eta gurasoak ditu gogoan. Eta mutilak bukatzen du, bere esperientzia baino ez dio kontatu nahi izan, maleta ikusita etxetik ospa egindakoa zela argi ikusi du eta besterik gabe etxean utzi duena aintzat hartzeko. Etxera itzultzeko, azkenean. Eta orduan Nahiak mutil horrengan ikusi du bere burua. Eta berak ere horrela bukatzen badu? Mutilaren aholkua eskertzen du, pixka bat minduta, mutilak ez baitu Nahiaren egoera ezagutzen. Mutilak alde egin baino lehen, ardoa ikusi dio poltsan, eta berak ere menpekotasuna alde batera uzteko aholkua emango lioke.

IV. kapitulua: Gabeziak zuloz asetzen

Nahia piercing eta tatuaje denda batera sartzen da. Aspalditik du gogoa belarriak zulo gehiago egitekoa baina amak ez zion uzten, zuloak eta tatuajeak egiten dituztenak nortasuna eraiki gabeko jendeak direla zioen, itxurarekin nortasuna eraiki nahi dutenak. Bezero batekin ari dela eta, ondoko gela batera sartzeko esaten dio dendako gizonak. Han denetariko tatuajeen argazkiak ikusten ditu, horien artean "carpe diem", "zaindu maite duzun hori" diotenak. Amarekin eta ezezaguna duen aitarekin gogoratzen da. Maite ditu, baina haiei ere esango lieke maitasuna zaindu behar dela. Gizona sartzen da gelara eta Nahiak zuloak egin nahi dituela esaten dio, adina galdetzen dio gizonak. 14 urte. Ezin du, dio gizonak, gurasoen baimena behar da. Nahia kexatu egiten da, lege absurduen aurka jotzen du, gurasoen aurka. Gizonari kontatzen dio amak pentsatzen duena zulo eta tatuajeei buruz. Gizonak, berriz, Nahiaren iritzia jakin nahiko luke. Egia, Nahiak bere iritzi propioak beharko lituzke eta haiei buruz mintzatu. Nahiak galdetzen dio begi azpina dituen bi malko beltzen tatuajeari buruz. Duela 10 urte galdu zuen pertsonaren oroigarria dira. Eta galdu duen pertsona alaba izango balitz? Eta gizona bere aita balitz? Utikan pentsamendu horiek. Carpe diem, pentsatzen du. Eta kalera doa.

V kapitulua: Manikiaren inposizioak

LANEAN

 

 

860 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.