Etopeia (antzinako grezierazko ἠθοποιός hitzetik, ethopoios, « izaera ematen duena ») pertsonaia baten jokabide, ohitura, moral eta orokorrean izaeraren deskribapena egiten duen figura erretoriko edo estilo-figura da. Deskribapen fisikoa lantzen duen prosopografiarekin batera erabili ohi da, pertsonaia baten erretratua osatu eta hari narrazioan sarrera azkarra emateko.
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
KarakterizazioaLiteraturan, karakterizazioa pertsonaia baten ezaugarri bereziak zehaztea da, dela zuzeneko deskribapen konkretu baten bitartez dela testu osoan zehar osaturik. Bi motako karakterizazioak bereizten dira: prosopografia, pertsonaiaren itxura fisikoa…