Etengabeko ikaskuntza


KategoriakHezkuntza

Etengabeko ikaskuntza pertsona helduek bere bizitza osoan zehar gaitasun eta trebetasun berriak eskuratzearen aldeko jarrera, ekimen eta praktiken multzoa da, aldakorra eta lehiakorra den ingurunera moldatu eta lan merkatuan modu egokian integratu eta atzean gera ez daitezen. Etengabeko ikaskuntza prozesu indibiduala da, baino batez ere pertsonak integraturik dauden enpresek eta erakunde publikoek sustatu beharrekoa, azkenean enpresak eta gizarteak baitira baita ere etengabeko ikaskuntza horretatik etekina ateratzen dutenak. Horretarako, pertsonen motibazioa eta kontzentzia hartzea lantzea ezinbestekoa da, baina baita ere gizarteak eskatzen dituen berrikuntza behar horietara bideratzea, ingurunenaren analisi zorrotz batean oinarrituta, programa berritzaileak eskura jarriz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aprendizaje continuo.

 

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.