Eteneta I, Eteneta II (megalito-multzoak, Adarra)


KategoriakEuskal Herria

Eteneta I cromlecha, bere ortostato handiarekin. Bigarren planoan, Adarra mendiko gailurra.

Eteneta I eta Eteneta II Adarra mendiko Agerreko zabala izeneko parajean dauden bi megalito-multzo dira.

Eteneta I multzoan bi cromlech edo harrespil daude, gutxi gorabehera 4.50 eta 2.70m-ko diametroa dutenak hurrenez hurren, lekuko edo zutarri txiki ugarirekin biak.  Cromlech handienean, ordea, ortostato handi eta ikusgarri bat aurkitu zen, 2 m-ko altuera duena, lurrean erorita aurkitu baina gerora zutik jarri dena. Ortostato hori menhirtzat hartzen da sarritan, baina berez cromlecheko beste ortostato bat da. Multzoaren elementu ikusgarriena izanik, mendizaleen artean ezaguna da guztiz eta ohikoak horri edo horren ondoan egindako argazkiak. Bi cromlechak Luis Peña Basurto ikertzaileak atzeman zituen 1951 urtean.

Eteneta II multzoan, lau cromlech daude, 8.50, 5.50, 6 eta 6 metroko diametro dutenak hurrenez hurren, ortostato txiki. Multzoa Eteneta I multzotik 200 m ingurura dago, hegoalderantz. Lau cromlechek lekuko edo zutarri txiki ugari dituzte. Lau cromlechetatik bi Luis Peña Basurtok aurkitu zituen 1951 urtean; beste biak, berriz, 1978 urtean aurkitu zituzten Luis del Barrio eta Luis Millán ikertzaileek.

Eteneta I eta Eteneta II harrespil-multzo horietatik gertu Eteneta III tumulua dago.

299 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.