Ekonomian, etekina lan, jarduera edo inbertsio batek ematen duen mozkin edo irabazia da. Errentagarritasuna ere deitzen zaio, etekina inbertitutako zenbatekoaren portzentaje gisa adierazten denean. Tributazioan, kapitalaren etekinak, lanaren etekinak eta jarduera ekonomikoen etekinak bereizten dira, bakoitza fiskalitate bereziarekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, return; gaztelaniaz, rendimiento.
Loturiko artikuluak
Hautabidezko inbertsioaInbertsio-proiektuen azterketan, hautabidezko inbertsioa, batzuetan ordezko inbertsioa ere deitua, inbertsio jakin bat ebaluatzerakoan planteatzen den beste inbertsio-aukeretako bakoitza da, eta, beraz, inbertsio hori horiekin alderatzen da, batez ere…
Atzerriko inbertsioaAtzerriko inbertsioa (ikus, gainera, inbertsioa) herrialde batera epe jakin batean atzerritik sartzen diren kapitalen multzoa da, bertako aktibo iraunkorrak (ondasun higiezinak eta epe luzeko finantza aktiboak, akzio-karterak adibidez)…
FiskalitateaFiskalitatea zergen inguruko politika ekonomikoa da: alde batetik, estatuaren finantzazioari buruzko politika da, bereziki zergei buruzko arauak eta prozedurak zehaztuz; bestetik, fiskalitatearen helburua errentaren birbanaketa ere bada, zerbitzu publikoen…