Puntu gorriek osatzen duten joera linealean oinarrituta, estrapolazioa egin da puntu urdinean.
Estatistikan, estrapolazioa eskura dauden datuen joeran oinarrituta, datu horiek osatzen duten tartetik kanpoko puntu batean aldagai horren balioa estimatzea da. Adibidez, azken urteotako salmentak 12-23-31-44-53 izanik, datorren urterako aurresan egoki bat, estrapolazio bat eginez, 63 izan daiteke gutxi gorabehera. Estrapolazioan oinarritutako aurresanak ez dira fidagarriak izaten, aurreko joera edo bilakaera bat eremuz kanpoko datuetarako ere errepikatuko dela suposatzen baitu.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…
Aurresanak (predikzioak)Aurresana edo predikzioa geroko gertaera edo bilakaera bati buruz arrazionalki egiten den proposizioa da. Aurresanak egiteko teknika bi sailetan banatzen dira bereziki: teknika kuantitatiboak, gehienetan estatistikan oinarrituak, eta…
AurreikuspenakAurreikuspenak edo prebisioak etorkizunean fenomeno edo arlo jakin batean izango denari buruzko iragarpenak dira. Maiz, aurreikuspenak eta aurresanak nahastu edo sinonimotzat hartzen dira, biak kontzeptu desberdinak diren arren:…