Apatheia


KategoriakFilosofia

Apatheia bereziki estoizismoan mamitutako kontzeptua da, grina eta desiretatik askapena adierazten duena, eudamonia edo zoriontasuna heltze aldera. Horrela definituta, kontzeptu lausoa da, ordea, grinak eta desirak zein diren zehazteke geratzen denez. Antzinako estoikoek, ordea, pathe edo grina kaltegarriak eta eupatheiai edo grina osasuntsuak bereizi zituzten, argitze aldera. Pathe motako grinen artean oinazea, beldurra, plazera eta irrika edo gehiegikeria; eta eupatheiai edo grina osasuntsuen artean, zuhurtasuna, alaitasuna eta borondatea, bertutera heltzeko, aipatu zituzten.

161 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.