Estimazio estatistikoan, estimatzaileak edo zenbatesleak populazio edo eredu estatistiko bateko parametroak kuantifikatzeko, lagin bateko datuetatik kalkulatuta, zuzeneko estimazioaz edo proba estatistikoak garatuz, kalkulatzen diren estatistikoak dira. Adibidez, populazio bateko errenta totalaren estimatzaile bat hautatutako familien batez besteko errenta bider populazioaren tamaina izan daiteke (adibidez herri batean 1000 familia badaude eta 4 familia uakeraturik batez besteko errenta 100 euro bada, herri osoko familien batezbestekoa 100.000 euro dela estimatuko genuke); eta populazioko batezbestekoa estimatzeko, adibidez, aukeran dugun estimatzaile bat lagineko datuen maximoaren eta minimoaren batezbestekoa izan daiteke.
Estimatzaile mota arrunt bat estimatzaile naturala da, populazioko parametroak lagineko estatistiko baliokideekin berdinduz. Adibidez, populazio-batezbestekoaren estimatzaile naturala lagineko datuen batezbesteko aritmetikoa da; eta populazioko maximoaren estimatzaile naturala lagineko datu handiena litzateke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lagin-erroreaEstatistikan, lagin-errorea edo laginketa-errorea aztertutako datuek lagin bat osatu eta beraz populazio osoa ez biltzeagatik, emaitza estatistikoak populazio osora zabaltzean sortzen den errorea da. Hertsikiago, estatistiko edo estimatzailearen eta…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…
Parametro estatistikoakParametro estatistikoak populazio bateko (eta baita probabilitate-eredu bateko) ezaugarri jakin bat neurtzen duten zenbakizko balioak dira; adibidez, herrialde bateko familien batez besteko errenta. Parametro estatistikoak ezezagunak izaten dira, eta…