Estetika


KategoriakFilosofia

Estetika (antzinako grezierazko αἰσθητικός, aisthêtikós, hitzetik: euskaraz «zentzumenetatik jaso daitekeena») edertasunarekin loturiko balioa, jarrera, esperientzia, iritzia eta objektuak izendatzeko erabili den kontzeptua da. Artearen eta edertasunaren filosofia dela ere esan daiteke, XVIII. mendean sortutakoa, garai hartan indarrean zegoen arrazionalismoak literatura eta arteak baloratzeko proiektuaren aurka. Lehenengo teoria estetikoak berehalakotasun tesiaren aldekoak ziren, alegia, balorazio estetikoa kontzeptu teorikoetatik eratorrita baino, zentzumenetatik zuzenean dastatutako (latinezko tangere, «ikutu», hitzetik, ingelesezko taste hitza bezala) esperientziatik baino; hain zuzen, norberaren plazerarekin eta desioarekin loturiko zerbait da objektu estetikoa, baina aldi berean objektu hori egitera edo errepikatzera ez daraman desioa, begiratzeko desio pasibo hutsa baizik. Hala ere, balorazio estetikoa ez da soilik fenomenologikoa edo pertsonala, normatiboa ere baita, XIX. mendean garatutako formalismoari jarraiki hain zuzen.

211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.