Estatu laikoa da edozein erlijioren aurrean modu erabat aske eta autonomoan eratu eta jokatzen duen estatua, erlijio eta sinesmen ezberdinen kultua errespetatuz, erlijio horietako inongo printzipiorik bere gain hartzen ez duena. Horrela, eta estatu akonfesionalean ez bezala, non erlijioekiko neutraltasuna edo inpartzialtasuna gertatzen den, estatu laikoak botere politikoaren jarduenaren eta bizitza publikoaren eta fede erlijiosoaren arteko bereizketa zorrotza eta erabatekoa ezartzen du Laizismoa estatu moderno eta demokratikoen oinarriko ezaugarria da, eta orokorrean haien konstituzioetan jasotzen da.
Ikus, sakontzeko
Loturiko artikuluak
Estatu-kolpeaEstatu-kolpea nazio bateko botere politiko oso eta absolutua eskuratzeko legez kanpoko ekinaldi bortitza da, indarrean dagoen erregimen politikoa deuseztatuz, horretarako ahalmena duten eragile politiko eta militarren eskutik. Estatu-kolpea…
Estatu konfesionalakEstatu konfesionala erlijio jakin bati lotzen zaion estatua da, erlijio hori ofizialtzat hartzen duena, bizitza sozial eta politikoko arlo guztiak eraginez. Estatu konfesionaletan, erlijio ofizialeko elizak edo hierarkiak…
Estatu zentralistaEstatu zentralista edo estatu zentralizatua botere eta agintaritza zentral edo nagusi baten bitartez antolatzen den estatua da, instituzio bakan batzuetan eskumen gehienak bilduz eta erregio, eskualde edo udalerrien…