Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate aldera. Naturako zein gizarteko fenomenoetan zorizkotasuna, eta ondorioz aldakortasuna, sarri agertzen denez, estatistikak aplikazio zabalak ditu, hala nola meteorologian, aldagai meteorologikoetan joerak hatzeman eta aurresanak egiteko; medikuntzan, gaixotasunen maiztasuna aztertu edota gaixotasun baten aurkako botika-esperimentuen emaitzak baloratzeko; eta soziologian, sexuak hezkuntza-aukeran duen eragina aztertzeko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…
EstatistikakOrokorrean, estatistikak zerbaiti buruz jasotako datu multzo homogenoak dira, behar bezala bildu, prozesatuak eta irudikatuak, ikertu beharreko fenomeno, egoera edo errealitate bati buruzko ikuspegi sinplifikatua ematen duena. Maiz,…