Enpresan eta bestelako antolakuntzetan, estandarizazioa edo normalizazioa irizpideak, prozedurak eta erregelak, estandarrak alegia, ezartzen dituzten mekanismo eta prozesuen multzoa da, efizientzia eta kalitatea hobetze aldera. Modu horretan, enpresa eta antolakuntza horien jarduera erregulatu, koordinatu eta kontrolatu egiten da, jarduera guztientzat gauzak egiteko modu zuzen, komun eta finko bat ezarriz, eta alde horretatik estandarizazioak merkatuaren, ordenamendu juridikoaren nahiz antolakuntza barneko arauen kontrol helburu bera betetzen du. Orokorrean, estandarizazioa edo normalizazioa hirugarren alderdi direlakoen bitartez garatu da, estandarrak ezarriz eta horien betatzen diren ala ez kontrolatuz. Hirugarren alderdi horiek enpresa ziurtagiri-emaileak dira, enpresa edo antolakuntza jakin batek estandarrak betetzen dituen ala ez ziurtatu edo bermatzen duena. Beste batzuetan, estandarizazioa bezeroek, bigarren alderdiek alegia, ezarri eta kontrolatu egiten dute.
Loturiko artikuluak
Kontabilitate-normalizazioaKontabilitate-normalizazioa edo normalizazio kontablea kontabilitatean arau eta irizpide komun eta orokorrak finkatu eta zehazteko prozesua da, kontabilitatearen praktika homogeneo edo berdina izan dadin enpresa guztietan, kontabilitate-egoeretatik sortzen den…
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat sektore desberdinetan diharduten enpresa anitzetako akzioen portzentaje handiak eskuratzen dituzten enpresa-talde finantzarioak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera. Enpresa-kontzentrazio mota…
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…