Eraginkortasuna eta efizientzia


KategoriakEkonomia

Eraginkortasuna eta efizientzia batera eta batzuetan sinonimo gisa erabili ohi diren terminoak dira, erabat kontzeptu desberdinei dagozkien arren. Zerbait edo norbait eraginkorra dela esaten da aurrez ezarritako xedeak eta helburuak betetzen dituenean; aldiz efizientea dela esango dugu ezarritako helburuak ahalik eta baliabide gutxienekin betetzen dituenean. Adibidez, arotzari altzari bat egiteko eskatu, eta denbora asko emanda ere, altzaria ondo egiten badu, eraginkorra dela esango dugu; oso denbora gutxian eta material gutxi erabiliz egiten badu, berriz, efizientea dela esango dugu.

Ikus, gainera

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.