Estatistikan, estaldura-errorea populazioan barnehartu beharreko elementuak ez sartzeagatik, barnehartu behar ez diren lagin-elementuak sartzeagatik, elementuak bikoizteagatik edo besterik gabe lagin-markoa populaziotik behar bezala ez definitu eta zerrendatzeagatik sortzen den errorea da; labur esanda, estaldura-erroreak populazio oker batetik abiatzea dakar hasieratik, hartatik erauzitako laginetik ateratako emaitzak kolokan jarriz horrela.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, error de cobertura.
Loturiko artikuluak
Estatistika ez-parametrikoaEstatistika ez-parametrikoa estatistikako metodo berezi batzuen multzoari ematen zaion izen generikoa da. Metodo horien berezitasunak honako hauek dira: populazioko parametroak (adibidez, populazioko batezbestekoa edo bariantza) kontuan hartzen ez…
Perturbazioa edo errorea (estatistika)Aldagaien arteko erlazioa irudikatzen duen eredu estatistiko batean, bereziki erregresio-ereduetan, perturbazio aleatorioa edo zorizko perturbazioa, errorea ere deitua, aldagai azaldua eragiten duen zorizko osagaia da, aurresanezina, praktikan kontrolatu edo…
Zehazpen errorea (zehaztapen errorea)Zehazpen errorea edo zehaztapen errorea erregresio-analisian eta loturiko teknika estatistikoetan erregresio-eredua ezartzean egiten diren erroreak dira, hala nola aldagai dependentearen eta independenteen arteko forma funtzionala egokia ez izatea…