Espainiako Falangea, gazteleraz Falange Española, 1933 urtean sortutako alderdi faxista izan zen, espainiar ultranazionalismotik eta ultrakatolizismotik, demokraziaren, alderdi politikoen sistemaren eta bereziki ezker politikoaren aurka jardun zuena. Haien liderra José Antonio Primo de Rivera izan zen. 1934 urtean, Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista (JONS) alderdiarekin bat egin zuen, Falange Española de las JONS alderdia sortuz. Haien arabera, bere ideologia nazionalsindikalismoa da, inspirazio faxista duen ideologia, eta teorian kapitalismoaren nahiz marxismoaren aurkakoa. Bigarren Errepublikako hauteskundeetan emaitza eskasak lortu zituzten, baina kaleetan sorraratzen zuten istilu eta bortizkeria giroagatik nabarmendu ziren, bereziki ezker politikoko militante eta politikarien aurka, giro politikoa gaiztotuz horrela, Gerra Zibila piztu arte. Gerra hasita, Francisco Francok bateratze-dekretu bat plazaratu zuen 1937 urtean, Falange Española de las JONS Comunión Tradicionalista alderdiarekin batuz, fakzio karlista batzuk aurka azaldu ziren arren, eta horren ondorioz Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdia sortuz, erregimen frankista alderdi politiko bakartzat inposatuz eta bide batez beste alderdi politiko guztiak debekatuz. Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdia frankismoko Mugimendu Nazionalaren erakunde politiko herrikoi bilakatu zuen, praktikan frankismoak guztiz kontrolatutako erakundea izan arren.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
KarabineroakKarabineroak 1829 urtean sortutako polizia erakundea izan zen, bereziki mugak kontrolatzea helburu zuena, kontrabandoaren aurka jarduteko. Espainiako Ogasunaren agintaritzapean zeuden hasieran, baina Borboien Berrezarkuntzan gerrako Ministerioaren mendean jarri…
UltrarrealistakAgian, Espainiako ultrarrealistei buruz bilatzen ari zinen, apostolikoak ere deituak. Frantziako historian, ultrarrealistak Frantziako Borboien Berrezarkuntzak, 1814-1830 bitartean, sektore politiko monarkiko edo monarkiaren aldeko muturrekoa izan zen, Antzinako…
Apostolikoak (Espainiako historia)Agian Aita Apostolikoak bilatzen ari zinen. Apostolikoak, ultrarrealistak edo besterik gabe ultrak ere deituak, Hirurteko Liberalaren ondorengo berrezarkuntza absolutistaren aldian, Zorigaiztoko Hamarkadan alegia, joera absolutista muturrekoa zuten politikoen…