Eskularru beltzak, Jasone Osoro: laburpena


KategoriakLiburuak

Eskularru beltzak Jasone Osoro elgoibartar idazleak 2017an plazaratu zuen eleberria da. Ikus, gainera: Casting-a, bildumako bigarren liburua.

LABURPENA

LEHEN PARTEA

I. kapitulua

Beire ingelesa ikasteko udako barnetegi batean dagoen neska gaztea da. Gurasoek eskolan nota txarrak atera eta istiluak sortzeagatik bidali dute hara. Aspertuta eta nazkatuta dago barnetegian. Bera ere ez da lagunkoia, baina barnetegian bakarrik egoteko gogoa areagotu zaio.  Bazkaltzen ari direla, zopa platera hartu eta burutik behera botatzen du. Inork ez dio kasurik egiten, ezagutzen dute honezkero nolakoa den. Komunera doa, eta han bi ikaskideen elkarrizketa aditzen du, batek bera kritikatuz bere jarreragatik eta bestea esaten pena ematen diola. Elkarrizketa aditzeak are eta amorru handiagoa ematen dio Beireri. Garbitu, gelara joan eta ohera sartzen da. Lete eta Kar bere lagunekin gogoratzen da etengabe. Faltan botatzen ditu. Haiekin Sua taldea osatzen du. Halako batean, zalaparta aditzen du patioan: bere adiskideak zakur bat ari dira zirikatzen, baina Alberdi irakaslea, bere gustuko bakarra, azaldu eta zakur gaixoa hartzen du.

Ikasgelara itzultzen denean, Alberdik galdetzen dio ingelesez, musika edo dantza gustatzen zaion. Zakar erantzuten du. Stupid girl, dio batek. Eta alde egiten du haserre, jakinda horrek arazoak ekarriko dizkiola, gurasoei deituko dietelako. Hondartzara doa, han gustura eta babesean egiten da. Loak hartzen du. Eta esnatzean, marea igo dela ikusi du. Ez du irtenbiderik. Oihuka hasten da, eta labar gainetik mutil batek esaten dio eskalatzeko. Mutila beheraka hasten da bere bila. Eta Beire ere eskalatzen hasten da poliki, arriskatuz, biak topatu eta elkarrekin labar gainera igotzen diren arte. Saldu daude. Mutila aurkezten da: Baba du izena.

II. kapitulua

Barnetegira iritsi eta zuzendariak bere bulegora deitzen dio. Jarrera aldatzen ez badu, etxera. Beirek ez daki hori ona edo txarra den. Ohera doa, baina gaua sukarrarekin pasatzen du, dardarka, eta ametsgaiztotna. Amildegi batetik behera datorrela. Baba! oihukatuz esnatzen da. Nor ote da mutil  bitxi hori? Gustuko du, bdere begiko partxearekin eta nola hitz egiten duen, samurki, Bere estilokoa dela esango luke, larruzko txupak eta baar, punki edo gotiko estilokoa.

Esnatzean literak hutsik ikusten ditu. Lo egiten utzi dute, baina zer uste dute, ahul dagoela? Gorroto ditu bere ikaskideak. Antzerki klasera doa, hori gustuko du. Miren irakasleak inprobisatu behar duela dio eta bera boluntario aurkezten da. Orain erakutsiko die besteei indartsua dela. Irakasleak animaliaren hotsa inprobisatzeko esaten dio. Ez zuen espero. Baina berehala lehoia bururatzen zaio. Lehoia, eta bide batez oihaneko erregina. Orroka hasten da, eskuak atzapar gisa hartuz. Eta indartsu sentitzen da. Baina berehala irri bat, eta beste bat, eta algara gero. Lotsagorritu egiten da. Beheraka berriz. Lehoikumea dirudiela esan diote. Harrotasunetik etsipenera pasatzen da. Zer kontatu behar die, Lete eta Kar bere lagunei. Ondoren, beste jarduera bat. Altxorraren bilaketa, eta orain ere aukera ikusten du. Lider gisa azaltzeko aukera. Iparorratza hartu eta nondik joateko esaten die bere taldekideei, baino ez diote kasurik egiten. Haserrea berriz. Jolasa uzten du. Eta bakarrik abiatuta, ermita batera iristen da, aldare dagoen aldean mendi alderako bista zoragarriak dituena. Kolpeak aditzen ditu barrutik. Eta Baba aurkitzen du han ustekabean, boxeo-zaku bati kolpeka. Berehala hasten dira solasean. Babak kontatzen du aitak erakutsi ziola boxeoan, bizitza nolakoa den ikasteko oso ona da eta: erortzeak ez du axola, altxatzeak da inportanteena. Eta Beire animatzen du. Eskularru beltzak jantzi eta kolpeka hasten da, hasiera batean indar eskasarekin, baina gero, Babaren animoarekin, gero eta fuerteago. Horretarako barnetegiko ikaskideengan pentsatu baino ez du egin behar. Lehoikume deitzen dioten zikin horiek. Eta aske, liberatuta sentitzen da. Babak nahi duenean etortzera gonbidatzen du, boxeoan irakatsiko diola.

III kapitulua

Babaren ama Baba bera erditzean hil zen. Bere aitak egoera ezin jasan eta alkohola edaten hasi zen. Horregatik, 8 urte zituenetik zentro berezietan eta harrerako familietan bizi izan da. Baino ez du aita ahaztu eta nostalgia sentitzen du ber. Aita boxeolari bikaina zen, begia galdu zuen konbate batean, eta bere omenez eramaten du Babak orain begiko partxea, bi begiak sano dituen arren. Orain, Beire ezagutu du, eta egia esan neska hori du gogoan.

Beire barnetegian dago. Goiz horretan drona ekarri du irakasleak, eta harekin ari dira jolasean, baina bizpahirutan erori eta izorratu egiten da. Alberdi irakasleak bideo bat pasako diela esaten die, eta hain justu Rocky pelikula jartzen die, boxeoari buruz. Beirek arretaz ikusten du, noski. Eta Babarekin gogoratzen da.

Gauean zonbi-festa izatekoa da. Beirerik ez dio inongo beldurrik ematen, txorakeria iruditzen zaio. Andrea ikaskideak burla egiten dio, esanez bera bai dela munstroa. Eta Beirek dio baietz, munstroa dela, eta beraz kontuz ibiltzeko berarekin. Besteen aurrean horren berezia izatea gustatzen zazio, boterea eta ospea lortzern ditu horrela, eskolan, herrian, lagunekin, baina hemen barnetegian baztertu egiten dute. Halako batean, argiak itzali eta Thriller abestia jartzen dute, Michael Jackson-ena. Freddy Krueger beldurrezko pertsonaiaz mozorrotutako irakasle sartu da. Pertsonaia horrek bai ematen diola beldurra, baina ez logelara sartu den moduan, maskara erridikulu batekin. Eta imajinatzen hasten da benetako Freddy ikaragarria, eta bere eskularru izugarria, baina horren aurka Babaren eskularru beltzak ekartzen ditu berehala gogora.

IV kapitulua

Esnatu eta berehala, Andrea desagertu dela ikusten dute. Beirek zonbi batek eramango zuela dio, merezita. Eztabaidan hasten dira, Andrearen desagerpena dela eta. Berari bost axola. Gorroto ditu guztiak. Goiza libre dute, eta Beire ermitara joango da. Hara iristen denean, liluratuta sentitzen da aldarea ikusita, aurrekoan bezala. Han dago boxeo-zakua ere, eta hori ikusita kolpeak nori emango lizkiokeen pentsatzen hasten da. Askori. Etxean eta eskolan maiz hasten da kolpeka, haserretzen denean. Baina egia esan, ez du haserretzeko motibo handirik. Gurasoek nahi duena egiten uzten diote, eta ez du oso garbi zergatik bidali duten barnetegira: zigor gisa, esan zuten bezala, edo Egiptora bidaian lasai nahi zutelako. Halako batean, Baba aurkitzen du lurrean belauniko, bera harengana makurtu, bika besarkatu eta Beire negarrez hasten da. Babak altxatzeko esaten dio, haserre, eta borrokatzeko bere aurka. Beirek hasiera batean ez du ulertzen, baina azkenean erronka onartu eta borrokan hasten da. Beirek kolpe bat ematen dio sudurrean. Babak ukabil bortitza duela aitortzen dio. Eta hizketan hasten dira: Baba, zakarki pixka bat, ea bera nor den, nolakoa den dakien galdetzen dio Beireri. Estralurtarra ote den. Beirek onartzen dio arraroa dela, eta Babak erantzuten dio bera ere arraroa dela, txupa eta gona estu horrekin. Beirek partxe azpian begia ba ote duen galdetu eta Babak uzten dio altxatzen. Begia badauka. Eta bere gurasoak? Babak argi esaten dio: ama bere jaio zenean hil zen, eta aita boxeolari mozkorra da.

V. kapitulua

Ermitaren kanpoaldetik datorren hotsa sumatu du Beirek. Atera eta ikaskideak ikusten ditu, dronarekin Andrearen bila. Berari bost axola Andrea galdu bada. Irenek, Andrearen lagun mina, lapo bat botatzen du Beireren oinetara, eta borrokan ez hasteko, Alberdi irakaslea erdian jarri behar da, eta drona berriz ere erortzen zaio. Jaja, Beire. Denak barnetegira itzultzen dira. Ermitara sartu eta hots batzuk entzuten ditu: Baba eta Andrea dira. Andrea eta Beire elkarri zirikatzen hasten dira eta Babak banatu egin behar ditu borrokan ez hasteko. Orduan, Beire Babaren aurka hasten da kolpeka bular aldean, baina minik egin gabe, haserre. Babak besarkatu egiten du. Andrea, harrituta, barnetegira doala dio. Babak bere amorrua kontrolatu behar duela esaten dio Beireri, eta horretarako boxeoa ona dela dio. Beireren entrenatzailea izatea proposatzen dio. Bere bila joango dela barnetegira, gauez, goizean jarduerak dituztelako barnetegian. Gaur gauean bertan joango da. Beirek herrikoa ote den galdetzen dio Babari, eta Babak ezetz dio. Hori mutil misteriotsua!

VI. kapitulua

Ermitatik bueltan, eguerdi partean, euria hasi eta blai eginda iristen Beire barnetegira. Dutxan sartzen da, ur beroarekin gorputza epeltzeko. Halako batean, hotsak aditzen ditu kanpona eta atera egiten da, ez du inor ikusten, baina arropak falta zaizkiola konturtazen da. Andrea madarikatua izango zen. Gelara doa, toaila batean bilduta eta hara iristean Andrea eta bere lagunak ikusten ditu. Arropak bueltan nahi dituela esaten die, baina Andreak ironiaz eta harrokeriaz erantzuten du. Beirek esaten dio beldurtuta alde egin zuela ermitara, zonbi-gaua barnetegia ez pasatzeko. Andreak kontuz ibiltzeko esaten dio, arropak eta baita ere gelako armairuko giltza berreskuratu nahi baditu. Andreak bere lagunei alde egiteko esaten die, eta biak, Beire eta Andrea, geratzen dira bakarrik. Hau ere liderra da bere taldean, pentsatzen du Beirek. Giltza berreskuratu nahi badu, jantzi ahal izateko, zerbait ematen dio trukean: Baba ikusi nahi du berriz ere. Beire harrituta, zertarako ikusi nahi du berriz? Ligatu nahi ote du harekin? Baina giltza eta arropak bost axola Beireri, eta ezetz dio Beirek, gainera ez dakiela non bizi den. Andreak, haserre, giltza leihotik behera bota eta mehatxu egiten dio Beireri.

Beire ohgeratu egiten da, Andrea burutik kendu ezinik. Nolatan ez diote ezer esaten barnetegian? Agian urtero joaten delako. Bat batean, berari deika ari direla aditzen du eta txakur zaunkak. Deliratzen ari ote da' Ez! Bere lagunak dira, Lete eta Kar, Bala bere galgoarekin batera. Hau sorpresa! Baina nola atera gelatik biluzik, eta haiei ere ezin die utzi barrura sartzen?

Ze suertea! Karrek giltza aurkitu du lurrean, Andreak leihotik bhera botatakoan. Giltza botatzen diote airetik eta hirugarrenera lortzen du giltza hartzea. Armairua ireki, jantzi eta beheraka doa lagunen bila. Ze poza! Ezin zuen barnetegian gehiago agoantatu, lerdoz inguraturik. Baina halako batean, zorabiatu eta konortea galtzen du. Txakurraren zaunkak, jendea inguratzen, tartean Andrea. Barrura daramate, Karrek argazkiak atera eta horregatik errieta egiten dion bitartean. Alberdi irakaslea agertzen da. Mediku bati deitzen diote. Bitartean, Andrea oso kezkatuta dago, Beireren egoera horren erruduna baita, arrpa kendu eta biluzik utzi duelako. Laguntzen saiatzen da, konpentsatzeko. Eta azkenean negarrez hasten da, tentsioagatik. Medikua etorri eta hamar minutura dator Beire bere onera. A ze sustoa, Andrea, eskerrak. Alberdik Lete eta Karri galdetzen die ea zer egiten duten hor. Haiek bisitan etorri direla, Alberdik ezin dela bisitarik egin, arauek hori esaten dutelako. Arau madarikatuak, Beireren lagunak, baina azkenean joan behar dute.

VII. kapitulua

Lo egon ondoren, errekuperatzeko, esnatu eta bere gurasoak ditu ondoan. Ze poza! Maitekiro besarkatzen dira. Aita berriz beti bezain serio, eta zorrotz esaten dio Beireri ez dela etxera joango, medikuak esan duelako ondo dagoela. Beirek dio lekua ez zaiola gustatzen. Eta gurasoekin joan nhai du. Haiek berriz bidaia egin behar dute bihartik aurrera. Aitak dio alaba beti izan dela zaila, eta zuzendaria ados dago. Enteratu dira Karrek Beiren argazkiak jarri zituelako sare sozialetan. Barnetegiarekin nazkatuta dago, dio Beirek. Baina alperrik, kolpetxo bat ematen du burkoaren aurka, hori baino ezin du egin. Aitak, diziplina behar duela. Denek alde egiten dutenean, Babarekin gogoratzen da. Harekin egoteko gogo bizia dauka. Baina sukarrak oso ahul utzi du, bitartrab han jarraitu behar du. Hain ahul dago, non klaseetan lo hartzen duen, irakasleak haserrearaziz. Gaxio egon da, eta berarekin ez da inor arduratzen. Baba gogoan, pentsatzen du mutila berarekin ahaztuko ote zen. Eta ja osaturik sentitzen den egun batean, afaldu aurretik ermitarantz doa. Pikutara beste guztiak, eta pikutara jende guztia, libertitzen, dantzan eta pozik irudikatzen dituena, bera beti puteatuta dagoen bitartean, baztertuta. Bere lagunekin, Kar eta Leterekin baino ez du egon nahi. Baina ermitara iristen denean, Andrea ikusten du han eta Babaren arrastorik ez. Elkarri galdezka hasten dira, baba dela eta, azkenean ironiaz, eta Beirek muturreko bat Andreari jota alde egiten du. Andrea lurrera erotzen da, aieneka.

Ez du gogorik barnetegira itzultzeko eta hondartzarantz doa. Olatuen besarkada epela sentitzen du. Baina bakarrik sentitzen da, Nahiko luke helduas izan, nahi duena egiteko, bere bizitza bizitzeko. Harri bat hatu eta bota egiten du eta orduan, Baba agertzen da bere ondoan! Babak esaten dio amorruz bota duela harria, ea zer gertatzen zaion. Bizitza gogorra dela, dio Beirek. Segun nola hartzen en, Babak. Jarrera positiboa eduki behar dela oztopoen aurrean. Erraza da esatea, Beirek. Eta orduan, Babak eskutik heldu eta berarekin eramaten du. Lehen aldia, mutil baten eskua sentitzen duela. Ze ahots goxoa duen. Baba bere bizitzako pertsona onena da. Eraikin batera heldu, eta Beirek imajinatzen du atea aita aokolohiko batek irekiko diela, baina azkenean ate bat ireki eta sei haur inguru, 6-10 urtekoak, gertzen dira atearen bestaldean, builaka, dena Babarekin egon nahi dutela. Bere familia da, dio Babak.

VIII kapitulua

Eraikin hori harrera-zentroa da beraz. Hara bidali zuten Baba aita alkoholean murgildu zenean. Oso gogorra izan da Babarentzat han itxita egon behar izatea, aita bere oinarria delako, nahiz eta bisitak ahal dizkion egin. Preso sentitzen delako han, horregatik ez du jendearekin kontakturik nahi izaten. Zortzi haur bizi dira han, hezitzaile bat, eta sukaldari bat (janaria ona da), hala ere denek nahiko lukete euren etxeetan egon. Hezitzailea agertzen da, Beirek bere burua aurkezten dio, bainba hezitzaileak han ezin dela egon dio. Arauak dira. Baba haserretu eta alde egiten du. Beire bere atzetik joan eta kezkaturik, burua pareta baten aurka nola jotzen duen ikutsen du, malko bat ateratzen zaion arte begian jarrita duen partxetik.

Barnetegira joan, eta biharamunean ekintza berri pila egiten dute, motibatzeko, baina berak ezin du Baba burutik kendu. Iluntzean Baba agertzen zaio ustekabean, zuhaitz baten azpian dagoela. Kartela dakar: boxeo konbatea dago, neskena, eta Beire apuntatzea nahi du. Beirek erokeria dela dio, baina azkenean Babak konbentzitzen saiatzen da indartsu ikusten duelako. Izena ere jarri dio konbatean parte hartzeko: Lady Beire. Eta bere eskua altxatzen du, garaipen ikur moduan. Beirek ez du garbi ikusten, gauza bat da entrenatzea jolas moduan eta bestea konbate batean aritzea, gainera serio entrenatzeko denbora eskasa du. Baina onartu egiten du azkenean erronka. Entrenatzen berehala hasten dira. Lehenengo egunean, Beirek bere ohiko txupa eta tulezko gonarekin doa, eta Babak erantzeko esaten dio, kamisetarekin eta leotardoekin geratzen da, eta entrenatzeko korrika hasten dira, gero flexioak eta  abdominalak. Beirek ezin du gehiago, leher eginda, Babak jarraitu behar duela dio baina Beirek alde egiten du, berehala bueltatzenko damututa.  Biharamunean leher eginda jaikitzen da, harro bezperan egindako lanagatik, lehen aldiz disziplina bide bati jarraitu dio gogoz. Barnetegian ere serio aritzen da ordutik aurrera, jendearen arreta ez erakartzeko, irakasleak zorionak ematen dizkio, nahiz eta berak fuck! esan barrutik. Jarraitzen du entrenatzen, gero eta gogorrago, zakuari kopleka eta. Eta gorputza zaildu, gogortu egiten zaio. Lady Beire jaiotzen ari da.

IX kapitulua

Beire ilea biltzen ari da barnetegiko komunean. Babak esan dio mozteko, konbatean aritzeko ezinbestekoa dela ilea moztea, baina berak ez du inolaz ere ilea moztuko, bere nortasunaren ezaugarria baita. Eta horretan ari dela, Andrea sartzen da komunera, konbateko iragarkiarekin, galdezka ea bera den borrokatu behar duena, sinestezina dela, oso ahula baita. Muturrekoa emango lioke Beirek, baino ez du ezer esaten. Andreak lagunekin anmatzera joango dela dio. Eta bide batez, ea guzti hori Babarekin gustatuta dagoelako egiten duen. Beirek ez dio kasurik egiten: Baba laguna baino ez da, ez dago mutilekin eta amodio istorio erromantikoekin interesaturik eta lagunekin hitzartuta dago: beti elkarrekin egongo dira.

Konbatenaren bezperako egunak dira eta Babak benetako ring batera eramaten du (boxeoan aritzeko zelaia edo). Herriko gimnasioan dago, Babaren lagun batek (Beruna JR) kudeatzen duena. Aldageletan opari bat ikusten du: boxeoko ekipamendu osoa, eskularru beltzak, babesak, ... Ringera igo baino ez da eroso sentitzen, arraro egiten zaio eremu hori, eta gainera entsegu gisa Babaren aurka aritu behar du. Ez du nahi, baina Babak jo egiten du muturrean, konbatean zer aurkituko duen  ikas dezan. Izan ere, konbatean abisatu gabe joko dute. eta gogor gainera. Deseroso, segurtasunik gabe, sentitzen da Beire. Beldurra du, eta esaten die Babari eta Berunari utziko duela, boxeoa ez dela beretzat egina. Berunak zirikatu egiten du, esanez Babari bazekiela berak boxeoa ez zela edozein neskarentzat. Hitz horiekin Beire sumindu eta ringera igo eta konbaterako prest jartzen da. Berunak begi keinua egiten dio Babari. Eta ordutik aurrera, entrenatu eta entrenatu. Eta azkenean, hiru egun pasata, boxeoan aritzeko behar den indarra eta bereziki gogoa lortzen ditu Beirek.

X kapitulua

Konbate egunean botaka esnatzen da Beire. Emozio gehiegi jasotzen ari delako. Alde batetik, saltsa horretan sartzeagatik urduri dago, baina batez ere gaizki sentitzen da, barnetegiko azken eguna izanik, Baba agurtu behar duelako. Eta Baba da inoiz ezagutu duen pertsona inportanteena. Barnetegian hasi dira maletak prestatzen eta adiskideak elkar agurtzen (bera ordea ez du inork agurtu). Bost axola, burua konbatean dauka jarrita. Babaren aholkuak: garaipenean sinetsi behar du. Bisualizatu egin behar du irabazle izango dela. Gimnasioara doa, konbatearen aurretik. Baba ez dago eta Beruna baino ez du laguntzaile. Babaren falta ikaragarria sentitzen du, bere sostengu bakarra da. Konbatea ospatu behar den kiroldegira iritsi eta jendez gainezka dago. Beldurtu egiten da. Bozgoragailutik bere izena aipatzen dute behin eta berriz. Lekuz kanpo sentitzen da, eta lagunekin, gurasoekin, etxean egon nahiko luke. Berunak aholkuak ematen dizkio, kontzentratzeko, bestea txikitu behar duela baino ez du pentsatu behar. Ringera doaz, Berunak bere besoa altxatzen du. Harrotasuna sentitzen du pittin bat, ikusleen begiak berari begira daudela pentsatzean. Baino, inseguro sentitzen da, Babari buruz galdetzen dio Berunari. Baina Baba aitarekin joan da, auskako zergatik. Beste neska boxeolaria aurzkezten du: Sonia Puma. Agurtu egiten dira. Lehenengo borrokaldia, 2 minutu: bi aurkariak elkarri begira, tanteatzen, Sonia Puma irribarrez. Berunak jotzeko esaten dio Babari, baina beldurrez dago. Paralizaturik. Kolpeka hasten da, eta soken aurka jartzen du Sonia, baino lehenengo round-a bukatu egiten da. Berunari esaten dio ezin duela gehiago. Berunak aurrera jarraitzeko esaten dio. Kar eta Lete, familia, Baba ditu gogoan. Eta bapatean, pubbliko artetik barnetegiko lagunen hotsak eta oihuak animoak ematen, aditzen ditu. Pankarta bere izenarekin. Paralizatuta berriz, baina Soniak kolpea ematean erreakzionatu eta bera ere kolpeka hasten da. Berdinduta daude, baina halako batean, Sonia kokotsean eman eta lurrera botattzen du Beire. KO baino lehen altxatzen da, Berunaren eta lagunen oihuek lagunduta, baina balantzaka dago zutik. Epaileak KO teknikoa deklaratzen du. Galdu egin du. Baino erabakia hartuta dauka: bizitzan boxeo konbate gehiago egingo ditu, eta ez galtzeko.

BIGARREN PARTEA

I kapitulua

Etxean dago Beire. Ikasturte hasiera da, lehen eguna. Kar eta Leterekin batera, institutuko liderrak izango dira berriz: Sua taldea. Beti bezala, Beire bere larruzko txuparekin, Lete ilea zerora moztuta, eta Kar bere ilea berdez tindatuta. Elkartzen dira instian: Linda neska ilegorria agertzen da, Karrek iseka egiten dio Linda-da deitzen dio, hitz totela delako, eta argazkia atera instagramera igotzeko (Kar etengabe ari da argazkiak ateratzen eta sare sozialera igotzen, bere obsesioa da). Lindak telefonoa eskatzen dio, argazkia ezabatzeko, eta hari laguntzeko Beyonce mutil dantzaria, lodikote eta ilu kizkurra agertzen da. Beyoncek lortzen du telefonoa hartu eta argazkia ezabatzea, gero tfnoa itzultzeko. Otxoto mateko irakaslea eta Kristina literatura irakaslea agertzen dira. Kristinak ongietorria emateko bere saxofoiarekin zerbait jotzeko eskatzen dio Leteri eta hala egiten du, Lindak bere bibolinarekin laguntzen diola. Eta halako batean Baba agertzen da, ikasle berri gisa. Beirek ez du agurtzen, berarekin minduta dago konbatera agertu ez zelako. Eta ezagutu ez balu bezala egiten du. Baino aldi berean asko gogoratzen da berarekin. Karrek jarraitzen du argazkiak atera eta atera. Gelara sartzen direnean, Kristinak mugikorra kentzen dio, eta besteei esaten die, mugikorrak debekatuta daudela. Lehen gauza, Kristinak Baba ikasle berria aurkezten du. Eta Babak ere, bere partxea eta guzti, bere burua aurkezten du, esanez lagun asko egitea espero duela. Lindaren etxean bizi da orain, harrera-etxe moduan. Kontatzen du Babak bere aita boxeolaria dela, eta berari ere boxeoa gustatzen zaiola. Irakasleak ez du begi onez ikusten kirol hori, baina Babak dio bizitza bezalakoa dela boxeoa. Jolasorduan, Karrek informazioa (zurrumurruak, egia esan) biltzen ditu Babari buruz: umezurtza dela (gezurra, aita baduelako). Eta Beirek gezurtatu egiten ditu zurrumurru horiek. Lagunek, ea nola dakien horrenbeste Babari buruz. Karrek dio boxeoan ikasi nahiko lukeela, Beirek dio oso ahula dela horretarako,  eta Kar moskeatu egiten da, zer arraio gertatzen zaio Beireri? Argazkia ateratzen dio, instagramera igotzeko, eta Beire sutan jartzen da. Lete ere Karrekin sartzen da, gelditzeko behingoz, eta gaia aldatzeko, bere ile berde horri buruz iseka egiten dio. Karrek agian rastak jarriko dituela dio ironiaz. Lete badoa, aspertuta berarekin, baina Kar bere atzetik doa, beti bezala mugikorrarekin gora eta behera.

II kapitulua

Lindak marokiar baten denda zirraragarri batera eramaten du Baba, non denetariko elikagaiak saltzen diren. Dendako barrualdean areto zabal bat dago, alfonbra batez estalirik eta kuxinak nonnahi.  Beyonce dago dantzan han (izan ere, dendako nagusia bere aita da), Delorean taldeko musikak girotua. Linda ere dantzan hasten da. Eta Babari ere dantzan hasteko esaten diote, baino Babak uko egiten dio, ez daki eta. Neskak tematu egiten dira dantza egin dezan, eta azkenean Baba haserretu eta guzti egiten da pixka bat. Dendako nagusiak pastel goxoak ekartzen dizkio, neskek badakite zerbait arabieraz. Babak ere mundu zabaleko neska mutil asko ezagutu ditu harrera zentroetan, denak bere arazoekin, eta haiekin identifikatuta sentitu izan da beti.  Beyoncek esaten dio Babari boxeoan ikasi nahiko lukeela, Sua taldearengandik babesteko. Baba harriturik geratzen da hori entzunda, hain txarrak al dira? Beyoncek eta Lindak azaltzen diote Sua taldea liderra dela klasean, eta nahiko itxiak direla. Jendeak beldurra eta mirespena sentiotzen ditu aldi berean beraiengan. Lindak kontatzen dio barre egiten diotela hitz totela izateagatik. Eta Beyonceri berdin, edozer gauzagatik. Babak ezin du sinetsi, Beireren izaera hori ez bator bat udaran ezagutu zuen Beire harekin. Dena den, Beire ezagutuk oez balu bezala jokatzen du.

Hurrengo egunean, Linda eta Baba berandu jaikitzen dira, iratzargailuak jo ez duelako. Justu klasea hasita heltzen dira gelara eta irakasleak errieta pisxka bat egiten die. Klaseko delegatua aukeratu behar dute eta Beirek Linda proposatu du. Linda harrituta dago, baina berehala konturatzen da Beirek bera kritikatu ahal izateko egin duela. Beire hasten da esaten agian hitz totel bat aukeratzea ez dela egokiena. Baina Babak defendatzen du Linda, oso pertsona egokia dela iruditzen zaiola. Eztabaidan hasten dira, Beyonce, Baba, Beire, ... Irakasleak moztu egiten du, guztiaren gainetik errespetu behar dela esaten, eta hoberena bi hautagaien artean hauteskundeak egitea dela. Lindak onartu egiten erronka. Bi asteko kanpaina izango da. Eta klase guztia zalapartaka hasten da, bataren zein bestearen alde, buru direlarik Linda, Beyonce, Baba alde batetik eta Beire, Kar eta Lete bestetik. Kar argazkiak ateratzen hasten da kanpainarako, babo hori.

III kapitulua

Lady Beire izenarekin Beireren marrazkia duten kartelak agertzen dira nonnahi eskolan, seguru aski Letek egindako marrazkia. Nondik dator Lady Beire hori? dio Lindak. Babak badaki noski, berak jarri zion eta, baino ez du ezer esaten. Beraiek ere egin beharko dute zerbait kanpainarako, baino zer? Linda damu da aurkeztu izanaz. Zer egin dezake neska hitz totel batek Beire bezalako neska azakr eta bizi baten aurka? Babak animoak ematen dizkio Lindari. Beyonceren dendara doaz, eskutik helduta (Beirek ikusten ditu eta hozkada sentitzen du barruan) eta gero handik eskolara hirurak. Berandu heltzen dira kalsera eta Beirek aurpegiratu egiten die hori, ze fundamentu ote den, eta gainera barregarri uzten ditu besteen aurrean, hitz totela, potoloa, eta partxeduna deituz. Denak barrez, baino Babak irmo esaten du isiltzeko eta klaseak amaituta dei egiten die udaletxeko arkupeetara joateko, Lindaren kanpaina han hasiko dela esanez. Ikasle pila biltzen da arkupeetan, jakinminez, Babaren konbokatoriari adi, Baba ikasle berria izan arren, jakinmina eta mirespena sortzen hasia baitda ikasleen artean. Sua taldekoak ere inguratzen dira eta lehen lerroan jartzen dira. Lindak inkesta bat banatzen die bere ikaskideei, non  hiru galkdera daude: inportanteena, ikasgaiak ala harremanak? zer hobetezeko dago eskolan? nolakoa izan behar da delegatua? Horixe da kanpaina hasteko antolatu duten ekitaldia. Beirek barre egiten dio ekitaldi horri, eta hori guztia txorrada bat dela dio, Babari amorruz begiratzen dion bitartean. Jendeak erantzunak kaxan sartu eta berehala, inork espero ez zuena gertatu zen: Beirek kaxa hartu eta paper guztiak botatzen ditu, haizearen mendean uzteko. Harri eta zur geratzen dira, baino azkenean denen laguntzarekin lortzen dute paperak berriz ostera biltzea. Orain, irakurri eta programa osatu behar erantzunekin!

IV kapitulua

Linda Beireren mezua jasotzen du telefonoan eta irakurritakoan negargurea sortzen zaio. Beirek desafioa egin dio: ikasleen aurreko debatea proposatzen dio. Linda ezgauza sentitzen da debatean parte hartzeko, hitz totela izateagatik. Babaren gelara doa. Boxeoan aurkitzen du, ispiluari begira, Babak esaten dio boxeoan bizitzarako prestatzen dela, bizitza borroka baita. Linda ez dago guztiz ados, bizitza ez da borroka, pertsonek borrokatzen dute baizik. Baina tira. Beireren desafioa kontatzen dio, eta ezgauza sentitzen dela, Beirek barregarri utzi nahi duela uste du. Babak animatu egiten du, ez da erraza izango baina lortu dezake burua tente ateratzea debate horretatik. Eta eskularruak eman eta bere eskuen aurka kolpeka hasteko esaten dio, kolpe bakoitzarekin batera hitz bat esateko. Eta hasten da kolpeka, aurrena "Beire" esaten du behin eta berriz, eta gero "lortuko dut". Toteltasuna joan zaio. Pozik dago. Eskularru majikoak. Eta orduan, Babak OK erantzuten dio mobilean Lindaren proposamenari.  Lortuko dute, eta hala ez bada, ez da ezer gertatzen.

Sua taldekoak harriturik daude Lindak OK esaten diolako debateari. Babak animatuko zuela pentsatzen dute, oso lagunak direla oso argi baitago. Letek dio Babak mutil jatorra ematen duela eta Beire sumindu egiten da hori entzunda. Letek horrela hartzeko esaten badio ere, Beirek guztiz ernegaturik dago Leteren aurka eta azkenean badoa bete txakurrarekin, Bala galgoa baita bera den bezala onartzen duen bakarra. Halako batean, Babaren deia hartzen du telefonoan. Hitz egin nahi du berarekin, eta hasieran uzkur, baina azkenean Beirek esaten dio bere etxera etortzeko. Babarekin hitz egitea Linda aparte uzteko estrategia gisa ikusten du Beire (ze maltzurra den!). Etxera iritsten denean, Beirek hotz hartzen du eta jende leiala gustatzen zaiola esaten dio. Babak arrazoi duela esaten dio, barkatzeko, baina Beirek ez dio barkatzen egindakoa, konbatean bakarrik uztea, justu bere beharra zuen egunean. Baba desenkusatu egiten da: egun horretan dei bat jaso zuen, harrera-familia eman zioten, Lindaren familia, eta ezin zuen harrera-zentroa uzteko aukera galdu. Onartzen du berekoia izan zela, baina ez zegoen beste aukerarik, hil ala biziko aukera zen beretzat, familia bat izango baitzuen azkenean. Beirek aurpegiratzen dio bera ez dela izan sufritu duen bakarra. Babak esaten dio bere laguna izaten jarraitu nahi duela, baina Beirek krudelki esaten dio Lindarekin joateko. Babak esaten dio ez duela errekonozitzen udan ezagutu zuen Beire. Eta Beirek danbateko batez ixten dio atea. Fuck! esan eta negarrari ematen dio Beirek.

V. kapitulua

Egun berean dira debatea eta bozketa. Debatea jolasorduan, eta bozketa hurrengo orduan. Jendearen arreta erabatekoa da: batzuk Beireren alde, ezagutzen zutelako ordezkari gisa, eta lider izaera zuelako, nahiz eta batzuk bdere nagusikeriarekin aspertuta egon; beste batzuk Lindaren alde, neska azkarra eta onbera delako, nahiz eta hitz totela ere oztopoa izan zitekeen beste batzuen iritziz. Ikasgelan giro berezia dago, kartelak, mikroa ere jarri dute, eta beste geletakoak ere inguratu dira, baita irakasleak ere. Zozketa eginda, Beire hasten da bere diskurtsoa ematen: txukun egiten du, ezagutzen dutela dio, lana ondo egin duela, ... Eta zirikada bat: bukatzen du esaten orain beraren eta Linda-da-ren artean (hala deitzen dio totela delako) erabaki behar dutela. Linda lur jota geratzen da zaska horrekin. Beirek txalo zaparrada jasotzen du, bozgorialutik We are thje champions musika jartzen duten bitartean. Beire garaile sentitzen da. Lindak ezin duela sentitzen du. Babak probokatu egiten du, arrazoi duela, esanez gehiegi dela beretzat, eta orduan Linda mindu eta mikroa hartzen du. Bozgorailutik Rocky boxeo-pelikularen musika aditzen da eta Beireri barrenak nahasten zaizkio hori adituta, udako guztia datorkio gogora. Urduri, Linda, "ezinezkoa" hitzarekin hasten du diskurtsoa, eten txiki bat (Beire pozik, ezinezkoa hitzarekin hasita, garbi dagoelako irabazita daukala), baina gero oso diskurtso polita egiten du, ezinezko hitza ez dela existitzen, jarrera hutsa dela, eta dena dela posible esaten. Denak txaloka hasten dira. Lindak dio Muhammed Ali boxeolariaren hitzak direla, eta guztiz ados dagoela horrekin, pentsatzen duenaren alde beti borroka egin behar baita, ezer ez da ezinezko. Beire amorratuta dago, Lindak uzte zuena baino hobeto egin duelako. Irakasleak elkarrekin jartzen ditu bi hautagaiak, eta Beirek, amorruz, eransten du kontuan hartzeko Lindaren hitzak ez direla bereak izan, beste batenak baizik, eta delegatua izateak ahots propioa izatea eskatzen duela. Txalo batzuk aditzen dira. Bozketa hasten da: Lete aurrena, gero Baba, gero beste guztiak, batzuk argi daukate, beste batzuek ez horrenbeste. Linda urduri dago, eta Beire ere bai, Beire finean ahula baita oso; izan ere, bere izaera eta estetika bere ahultasuna ezkutatzeko maskarak baino ez dira. Zenbaketa egin eta 15 Beireren alde, eta 10 Lindaren alde. Beire oso pozik, eta Linda eta Baba ere bai, Lindak oso ongi egin duelako. Linda oso pozik dago bere buruarekin, finean delegatu posturako ez baitzegoen oso prestatua. Baina erronka gainditu egin du, eta zorionak ematen dizkio Beireri.

VI kapitulua (azkena)

Linda etxera doa, bibolina jotzera. Horrela erlaxatzen da, bakarrik eta bibolina jotzen. Bere munduan. Pozik, bozketa galdu arren, saiatu delako, eta hitz totela izateagatik galdu ez duela jakinda, Beirek aurkari hobea izan  delako baizik. Beire neska segurua eta bikaina baita gauza askotan, hitz egiten esaterako. Batzuetan bera bezalakoa izatea nahiko luke.

Beire ere bere etxera doa. Lotara. Leher eginda. Oso pozik, baina pentsatuz agian Sua taldean agian ez luketela hain harro jokatu behar. Aurkari berria du, Linda, eta gainera Baba du ondoan, mutil benetan azkarra eta erakargarria. Bere besoetan nahiko luke egon, baina gertatu denagatik orain hori ezinezkoa da. Negarrari ematen dio.

Baba itsasora doa, olatuak ikustera. Nahiko luke aitarekin egon, haren bebesean, nekatuta baitago beti besteak babestu beharraz. Berak ere babesa behar du. Baina esker onekoa behar du izan, Lindaren etxean hartu dutelako.

Letek ilea rapatu zuen berriz, aitak errieta egin arren. Mutil bikaina da, jatorra, nota onak ateratzen dituena, baina bauzen alderdi maltzurra eta errebeldea ere, Beirek bezala. Agian, Sua taldetik jendea hobeto tratatu beharko luketela pentsatzen du.

Beyonce dantzan dago aiaren dendan eta aitak errespetuz esaten dio musika jaisteko, kaskoak jartzeko, bozgorailuen ordez. Musikazalea da, eta agian eskatu beharko lieke irakasleei orain eskolan dantza sartzea. Dantza dena da beretzat.

Kar bere sozialetan, beti bezala, eta informazioaren egarriz. Gurasoek psikologoarengana eramaten dute, baina berak ez du kasurik egiten, ez du harekin hitz egin nahi. Zer dute ba txarra sare sozialek?

Kar hondartzara doa, eta Baba ikusten du han. Eta urrutitik Babari mutil bat gerturatzen zaiola ikusten du. Argazkiak egiten ditu eta irudian handitzean, ikusten du Babarekin dagoena Lete dela. Flipantea! Argazkiak Beireri bidaltzen dizkio eta hau lozorrotik esnatzen da telefonora mezuak iritsi zaizkiola ikusita.

AMAIERA (jarraituko al du?)

Pertsonaiak eta tokiak

  • Beire, ingelesa ikasteko barnetegi batean dagoen neska, 16 urtekoa, errebelde samarra. Larruzko txupa eta tulezko gona jantzi ohi ditu. Fuck! maiz esaten du.
  • Baba, Beirek ezagutuko duen mutil berezia. Harrera-zentro batean bizi da, barnetegitik gertu. Partxea du begian, nahiz eta begian ez daukan ezer ere. Boxeozalea da.
  • Ermita, boxeoan entrenatzeko tokia. Toki zoragarria da, naturaren erdian.
  • Alberdi, ingeleseko irakaslea barnetegian
  • Andrea, Beirek ikusi ezin duen neska txatxua
  • Kar eta Lete, Beiren herriko lagunak. Lete saxofoia jotzen du, marrazkilari ona da, altua. Kar sare sozialekin obsesionaturik dago, denbora guztiak mobilarekin argazkiak ateratzen ditu instagramera igotzeko (kar deitzen diote, beti kar kar kar -ja,ja,ja- egiten duelako).
  • Beruna JR, boxeoko entrenatzailea
  • Bala, Beireren galgoa
  • Sua taldea Beirek, Karrek eta Letek osatzen dute
  • Linda, Beireren eskolako neska, hitz totela (Beirek gorrotatzen du eta bullying egiten dio). Bibolina jotzen du. Baba hartzen dute bere etxean Lindaren gurasoek.
  • Beyonce, mutil potolo dantzaria, Lindaren laguna.

 

 

4970 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.