Eskularru Beltzak: casting-a (Jasone Osoro): laburpena


KategoriakLiburuak

Casting-a Jasone Osoro-ren Eskularru Beltzak bildumaren baitan idatziriko bigarren liburua, Eskularru Beltzak liburuaren ondoren.

LABURPENA

Sarrera

Aurreko liburuan Beire izena duen neskak Baba izeneko mutil berezia (begian pirata partxe bat jannzten du) ezagutu zuen udako ingeles-barnetegi batean zegoela. Harrera-zentro batean bizi zen, ama txikitan hil eta aitak alkoholarekiko adikzioa izanda. Boxeoa gustatzen zaio eta Beireri ere irakatsi zion. Baino Beire haserretu egin zen berarekin, bere herriko eskolara etorri zenean. Kar eta Lete, biak mutilak, Beireren lagunak dira, eta Sua lagun taldea osatzen dute. Baba orain Lindaren gurasoen etxean bizi da, harrera-familia moduan, eta Lindarekin eta Beyoncerekin ibiltzen da gehienbat. Aurreko liburuaren amaieran, Karrek argazkia atera zion Leteri eta Babari, elkarrekin, eta Beireri bidali.

I kapitulua

Beire amorruz dago Lete eta Baba elkarrekin dabiltzala ikusi zuenetik. Amorruz eta aldi berean lur jota. Baino indartsu izan behar dela pentsatzen du beste alde batetik. Urduri dago, azazkalak jaten denbora guztian. Karrekin topatu eta argazkia sare sozialetan ez zabaltzeko esaten dio, gogor. Leterekin ere topatzen da, baino ez dio ezer esaten eta indiferentziaz tratatzen du, nahiz eta bere barrunbean ezin duen gaia burutik kendu. Gelan, Letek eskularru beltzen marrazkia erakusten dio Letek eta honek esaten du hori dela, Eskularru Beltzak hain zuzen, Babak, Linda eta Beyoncerekin osatzen duen taldeari eman dion izena. Beirek dio beraien izenak, Sua, indar handiagoa duela. Eskularru Beltzak, boxeoan erabiltzen direnak, borroka-izena dirudi, eta Beirek pentsatzen du borroka nahi badute, izango dutela. Lete Beire lasaitzen saiatzen da, baina Beirek gaizki erantzuten dio, Babarekin ibiltzen delako, nahiz eta Letek ez dakien Beirek ezer dakienik. Jolas orduan, Baba pentsakor dago: ondo dago familia berriarekin, baino desberdina dela badaki, eta hori ere gustatzen zaio. Agobiatuta dilema edo kontraesan horretan, lagunei esaten die badoala. Eta eskolatik ateratzen da.

II. kapitulua

Babak eskularruak jantzi eta boxeoan janzteko beharra sentitzen du, baino beste alde batetik familia berriarekin gustura ere badago. Etxera sartzen da eta hara eta hona ibiltzen da. Noraezean, Lindaren gurasoen ohean oheratzen da. Lindaren ama sartu eta harrituta geratzen da Baba bere ohean ikustean baino badaki berarekin ulerbera izan behar dela. Babak airea behar duela esan eta alde egiten du berriz. Azkenean, eskolara doa berriz, berak ere ez daki zergatik egiten duen egiten duena (ez al dago ba ondo familia horrekin?). Lindak gauxo jarri dela esan dio irakasleari, baina Baba haserretu egiten da harekin hori esan duelako. Biere eta bere lagunak haiei begira daude gelan, Babari, Lindari begira. Kar argazkiak ateratzen hasi da. Baba konturatu eta Karrekin borrokan hasten da hasri mugikorra kentzeko. Beirek muturrekoa ematen dio Babari bere lagunaren alde. Babak irribarre egiten du, pentsatuz ondo erakutsi ziola Beireri boxeoan, Zuzendariarengana bidaltzen dituzte biak: zuzendariak esaten dio horrela jarraituz gero delegatu postua kendu beharko diola, eta Babari ere abisua ematen dio. Gelara doa Baba eta barkamena eskatzen du, bere kabuz, gelako guztiengana zuzenduz. Beirek ezin du jasan babaren jokabidea. Gorroto du eta nola edo hala lortu behar du eskolatik eta herritik bidaltzea.

III kapitulua

Beyoncek dantza ikasi nahiko luke, dantzazale porrokatua delako, baina gurasoek nahiago dute karrera serio bat ikastea. Herrian casting-a egin behar dute, telebistarako, eta aktoreak eta dantzariak behar dituzte. Beyoncek ez du zalantzarik: aurkeztu egingo da. Lindarekin eta Babarekin komentatzen du, eta Lindarekin hasten da dantzan. Sua taldekoak agertu, eta Beire ere dantzan hasten da, oso bizi eta sutsu. Lindak alde batera egin, eta Beire eta Beyonce geratzen dira dantzan, norgehiagokan edo, azkenean nekatu eta gelditzen diren arte. Sua taldekoek bere bidea jarraitzen dute, kalean. Eskaparate batean  telebistak ikusi eta talde baten emanaldia ikusten dute. Haiek ere talde bat osatzea pentsatzen dute, Letek saxofoia jotzen baitu. Letek ez du nahi, baina Kar eta Beire oso animatuta daude. Letek dio oso gauza serioa dela musika talde bat osatzea. Izen bat asmatzen dute taldearentzat. Galgoak.

Kar beti dago kalean, etxean geri negargarriua duelako. Aitak lanpostua galdu eta geroztik etxean dago beti telebistari begira ezer egin gabe. Karren amak animatu egiten du eta harekin haserretu ere bai, baino alferrik. Giro hori jasan ezinik, Karri kalean ibiltzea gustatzen zaio eta kaleko jendearen bizitza jaso, argazkiak egin eta sarera igo. Orain, musika taldearen ideia bikaina iruditzen zaio. Berak taldearen bideoak grabatzearen lana egin dezakeelako.

IV kapitulua

28 orrialde 147tik eginak

777 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.