Espainian, Borboien Berrezarkuntza edo Borboien Berrezarpena 1874tik 1931 arte Espainian indarrean egon zen aldi politikoa da, Espainian borboien monarkia sistema politiko gisa berriz ere indarrean jarri zuena. Abiapuntua…
Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioa, gaztelaniaz CEDA edo Confederación Española de Derechas Autónomas, Espainiako Bigarren Errepublikako alderdi kontserbadore katolikoa izan zen, José María Gil-Robles zuzendua. Bigarren Errepublikan zehar, eskuineko alderdi nagusiena izan zen. 1933ko azaroko hauteskundeetan, eskuineko beste alderdi batzuekin koalizioan aurkeztu zen eta diputatu gehien lortu zituen alderdia izan zen; dena den, ezin izan zuen gobernua osatu eta azkenean Lerroux zentrista errepublikazalearen alde egin zuen, eta haren gobernuren batean ministroak ere jarri zituen. 1936ko otsaileko haueskundeetan ere koalizioan aurkeztu zen, baina ezkerreko Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak. Fronte Popularraren aurkako jarrera irmoarekin, CEDA alderdia are eta erradikalago bihurtu zen eta 1936ko uztaileko estatu-kolpearekin amaitu zen konplotean parte hartu zuen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.