Eskubide jainkotiarra


KategoriakHistoria

Eskubide jainkotiarra monarka absolutistek euren agintea eta pribilegioak Jainkoaren borondatetik zetozela adierazi eta nolabait justifikatzeko aldarrikatzen zuten formula politikoa da, berez hutsaren hurrengoa dena (izan ere, Jainkoa izatekotan, auskalo zein den bere borondatea), baina erlijioak menderatutako gizartean erabateko legitimitatea ematen ziena boterean absolutuki eta inoren mendean jarduteko. Hori horrela, eskubide jainkotiarra eskubide natural edo jatorrizko gisa aurkezten zen, justifikatu eta argudiatu beharrik ez zuena, eta beraz estatu modernoetako botere-banaketa eta demokrazia baztertuz. Eskubide jainkotiarra monarkak bere agiri guztietan aipatzen zen, "Jainkoaren graziaz" esamolde edo antzekoekin.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, divine right; gaztelaniaz, derecho divino.

 

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.