Eskola-segregazioa edo hezkuntza-segregazioa, eskola-bereizkeria, hezkuntza-bereizkeria, hezkuntza bereizia, eskolatze bereizia edo eskolatze segregatua ere deitua, ikasleak euren sexu, gaitasun, talde etniko, jatorri edota maila sozioekonomikoaren arabera eskola eta gela desberdinetan segregatu, bereizi edo banatzea da, hezkuntza haientzat modu desberdinetan garatuz (kontzeptu orokorroari buruz, ikus: segregazioa). Segregatu edo bereizten duen eskolari eskola bereizia edo eskola segregatua dela esaten da. Aurkako kontzeptuak dira hezkidetza eta eskola inklusiboa. Arraza, etnia eta jatorriaren araberako segregazioa ere izan da historian zehar, baina egun praktika horiek baztertu dira guztiz edo ia guztiz herrialde modernoetan. Edonola ere, segregaziorako argudiatzen diren arrazoi guzti guztiak dira bidegabeak: zientifikoki frogatu da aukera gutxiago dituzten ikasleen ikaskuntza-prozesuarentzat kaltegarria dela, eta euren autoestimua eta autokontzeptua kaltetzen ditu. Aldi berean, eskola-segregazioak gizarte inklusiorako politikak eragin gabe utzi eta gizarte esklusioa, marjinazioa eta diferentziazio soziala indartu egiten ditu.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Eskola-integrazioa eta eskola-inklusioaEskola-integrazioa eta eskola-inklusioa desgaitasunak eta behar bereziak dituzten ikasleak hezi eta eskolan eta gizartean integratzeko bi paradigma desberdin dira. Bi paradigma horiek esklusioa eta eskola-segregazioa gainditzea bilatzen dute,…
EskolaAipuak "Bide onetik doan gizartea eskola bere zentroan duen gizartea da." - Jean Michel Blanquer, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroa.
Hezkuntza inklusiboa eta eskola inklusiboaHezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko gizarte inklusiorako politika da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo selekzio edo hautaketarik egiten, haur…