Eskola-integrazioa eta eskola-inklusioa desgaitasunak eta behar bereziak dituzten ikasleak hezi eta eskolan eta gizartean integratzeko bi paradigma desberdin dira. Bi paradigma horiek esklusioa eta eskola-segregazioa gainditzea bilatzen dute, baino modu desberdinetan: eskola-integrazioak ikasle guztiak, ikasle "arruntak" eta "bereziak" eskola berean biltzen ditu baditu ere, batzuentzat eta besteentzat kurrikulu desberdinak eskaintzen ditu, batzuentzat eta besteentzat jarduera eta espazio (gela) desberdinak ezarriz, eta kasurik onenean ikasle berezientzat kurrikulu arruntaren moldaketa kurrikularrak eginez eta dibertsifikazio kurrikularra garatuz. Eskola-integrazioak beraz eredu tradizionala errepikatzen du, ikasleeak haien homogeneitatearen arabera banatuz. Eskola-inklusioa (ikus, hezkuntza inklusiboa) berriz, haratago doa: ikasle arruntak ikasle bereziekin batera hezten ditu, ikasle guztiak bateratu egin ditu, aniztasuna aitortuz eta onartuz, azkenean ikasle horien arteko hesi guztiak eraisteko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hezkuntza integratzaileaAgian ikaskuntza integratzailea bilatzen ari zinen. Hezkuntza integratzailea bereziki behar bereziak dituzten haurrak beste haurrekin batera eskolaratzen dituen eredu pedagogikoa da, baina aldi berean haientzako curriculum (ikus, egokitzapen…
EskolaAipuak "Bide onetik doan gizartea eskola bere zentroan duen gizartea da." - Jean Michel Blanquer, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroa.
Hezkuntza inklusiboa eta eskola inklusiboaHezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko gizarte inklusiorako politika da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo selekzio edo hautaketarik egiten, haur…