Eskasia ekonomikoa


KategoriakEkonomia

Ekonomian, eskasia ondasun batetik nahi adina kopuru edo kantitatea ekoitzi edo eskuratu ezin dela ezartzen duen printzipio edo lege ekonomikoa da, teoria ekonomikoaren axioma edo oinarri gisa erabiltzen dena. Eskasia hori ez da zentzu fisiko edo absolutuan ulertu behar, ondasun horren falta edo gabezia moduan, ondasunak ekoitzi edo eskuratzeko aukerak mugatuak direla baizik, eskura ditugun baliabideak ere mugatuak direlako eta gure beharrak infinituak. Eskasiaren legeak aukeratzera behartzen gaitu, ezin dugun denetatik nahi adina eduki, eta beraz beti gaude derrigortuta ondasun desberdinen artean aukeratzera, gure preferentzien arabera. Hitz batean, kontsumitzean edo ekoitzean beti dago aukera-kostu bat, beti beste zerbait ekoitzi edo kontsumitu genezakeen beharrak asetzeko, ekoitzi edo kontsumitu behar dugun horren aukera gisa,  baina azkenean ekoitzi edo kontsumitu ez duguna: hortxe dago, hain zuzen, aukera-kostua, eskasia alegia.  Horregatik esaten da eskasia printzipio erlatiboa dela, bi ondasun edo gehiagoren artean bat aukeratu behar izateagatik sortzen delako; eta aldi berean, unibertsala, saihestezina delako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, scarcity; gaztelaniaz, escasez; frantsesez, rareté.

250 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.