Ekonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…

Produktu edo zerbitzu baten eskaria elastikoa dela esaten da (ikus, gainera, eskaria), prezioan gertatzen diren aldaketa txikiek eskarian aldaketa handiak eragiten dituztenean. Prezioaren jaitsierak edo gehikuntzak eskaria neurri txikiena aldatzen duenean berriz, eskaria inelastikoa dela esaten da. Eskaria elastikoa edo inelastikoa izatea eragiten duten faktoreak konkurrentzia eta ordezko produktuak izaten dira. Horrela, oinarrizko beharra asetzen duten produktuek, hala nola ogiak, eskaria inelastikoa dute, ordezkorik ez dutelako; beste alde batetik, konkurrentzia handia dagoenean, eskariak elastikoa izateko joera izango du.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, demanda elástica y demanda inelástica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.