Eskari eratorria edo eskari deribatua beste produktuen eskariagatik sortzen den eskaria da, bai produktu haiek ekoitzi eta eskaintzeko behar diren beste material, osagai eta produktuak behar izateagatik (adibidez,…

Eskari-zorroa edo eskaera-zorroa (eskari- edo eskaera-kartera ere deitua)enpresak bezeroengandik jaso baino oraindik ekoitzi, burutu eta entregatu ez diren eskaera edo enkarguen multzoa eta horien diru-zenbatekoa da. Enpresaren jardueraren maila, ekoizpen nahiz fakturazioaren aldetik, aurreratzen du, epe labur eta ertainari begira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, order book; gaztelaniaz, cartera de pedidos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.