Ekonomian, eskala-ekonomiak enpresa batek epe luzera ekoizpena handitzean eskuratzen dituen abantailak dira, unitateko batezbesteko kostua murriztea dakartenak. Abantailak horiek eskala-errendimendu gorakorrekin daude loturik, hau da epe luzera, ekoizpen faktore guztiak handitu daitezkeenean, ekoizpena handitzean gertatzen den lanaren espezializazioarekin eta kapitalaren erabilera efizienteagoarekin. Enpresak bere tamaina handitzen duenean, teknologia-aukera handiagoak eta lehengaiak eta osagaiak erostean bolumen handiagatik eskuratzen diren beherapenak ere izaten dira, unitateko kostua murriztu eta ondorioz eskala-ekonomiak ekartzen dituztenak.
Alderantziz ere gerta daiteke, tamaina eta ekoizpena handitzeak unitateko kostuak gehitzea ekar dezake, bereziki antolakuntzan sor daitezkeen arazoengatik (komunikazioa eza, burokrazia, ...). Orduan, eskala-desekonomiak sortzen direla esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economies of scale; gazteleraz, economías de escala.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekoizpen funtzioaEkonomian, ekoizpen-funtzioa ekoizpen faktoreen kopuruak eta ekoizpena lotzen dituen funtzio matematikoa da. Funtsezko tresna da ekoizpen prozesuaren teknologia aztertu, produktibitatea neurtu, prozesuko eraginkortasuna baloratu, eta azkenean enpresak kostuak…
Hedapen-ekonomiak (hedadura-ekonomiak)Ez nahastu ekonomiaren hedapenarekin. Hedapen-ekonomiak edo hedadura-ekonomiak sortzen dira enpresa batek bere ekoizpen-egitura produktu eta zerbitzu berrietarako hedatu edo zabaldu baliatzen duenean. Hedapen-ekonomia horiei esker, kostu finkoak produktu…
Aglomerazio-ekonomiakAglomerazio-ekonomiak enpresek eta orokorrean ekonomiak jarduera ekonomikoak eta enpresak toki batean pilatzearen ondorioz sortzen diren abantailak dira. Sinergia, transakzio eta garraio-kostu txikiagoekin, eta gertuko merkatu zabal batekin loturik…