Eskaintza eta eskariaren legea


KategoriakEkonomia

Ekonomian, eskaintza eta eskariaren legeak ondasun bati buruzko eskaintza eta eskariaren arteko elkarrekintza edo interakzioak merkatu askean ondasun horrek izango duen oreka prezioa determinatzen duela ezartzen duen eredu ekonomikoa da.  Zehatzago, legeak dio oreka-prezioa eskaintzak eta eskariak bat egiten duten puntuari dagokiona izango dela. Prezio jakin baterako eskaintza eskaria baino handiagoa bada, enpresek euren soberako ekoizpena saldu ahal izateko prezioa jaitsi beharko dute (baina horrek eskaintzaren jaitsiera ekarriko du bere aldetik, ...); aldiz, prezio baterako eskaria handiagoa bada eskaintza baino, prezioak gora egiteko joera izango du, ondasunaren eskasiak prezio altuagoa ordaintzera bultzatuko baititu kontsumitzaileak; hori guztia, esan bezala, eskaintza eta eskaria berdindu arte, non orekako prezioa gertatzen den. Adiera arruntean, eskaintza eta eskariaren legea merkatuetan gertatzen diren prezio gorabeherak azaltzeko kausa erraz edo aitzaki gisa erabiltzen da, adibide prezio igoera bat eskaintza txikiegia edo eskari handiegia dela justifikatzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, supply and demand law; gaztelaniaz, ley de la oferta y la demanda.

270 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.