Isiltasunaren kiribilak subjektuek gehiengoaren iritziaren aurka agertzea baino euren iritzi propioa ezkutatu eta beraz isiltzea nahiago dutela baieztatzen duen teoria soziologikoa da. Gainera, isiltasun horrek iritzi nagusia indartu…

Esfera publikoa egunerokoan gizarteak egiten dituen aldarrikapen eta eskaeren eztabaida eta elkarrizketarako toki soziala da, haiek agenda publikoa osatu eta politikoki bideratze aldera, erakunde zibikoen aldetik, batzuetan gizarte mobilizazioa ere baliatuz. Gainera, esfera publikoak demokratikoki garatu behar da, arrazoia erabiliz, indarra baztertuz, eta estatuaren, merkatuen eta masa-hedabideen eraginetik at. Jürgen Habermas sorturiko terminoa da, eta alemanez Öffentlichkeit deitu zion.
Zentzu zabalago batean, bizitza profesionala eta gizarte zabaleko beste arloak betetzen ditu esfera publikoak, gizarte aitorpena eta ospea eragiten dutenak. Feminismoaren aldetik, esfera publikoan gizonek duten nagusitasuna gaitzetsi da, patriarkatuaren beste ondorioetako bat.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.